25 Nov Izan Arrantzale Hondarribian + GazteTEK- 2024-25 Gabonak
Izan Arrantzale Hondarribian + GazteTEK • Gabonak 2024-25
2024ko Gabonetan ITSASOA izango dugu protagonista!
Alde batetik, programa berria izango dugu: Izan Arrantzale Hondarribian (abenduaren 23an, 26an eta 27an). Honek itsasoko ogibideak eta itsasoak sukaldaritzan eskaintzen dizkigun aukerak ezagutaraziko dizkigu.
GazteTEK, bere aldetik, bueltan da eta itsasoko uretan murgilduko gaitu: errealitate areagotuatik, froga zientifikoetara, urpean dagoen mundu zoragarria erakutsiko digu.
- 8 eta 13 urte bitartekoentzako programak
- Euskaraz
- Parte-hartzea doan
- Pertsona bakoitzak BI TAILERRETAN har dezake parte
- Partaidetzan Hondarribian erroldatutako adingabeek lehentasuna izango dute
IZEN-EMATEAK
- Izen emateak webgunearen bitartez egin daitezke edo, presentzialki, Gazteen Zerbitzuan, Javier Ugarte, 6. 16:30 – 19:30, 688728057.
- Izena emateko lekuak gainditzen badira, zozketa egingo da, betiere PAREKIDETASUNA LEHENETSIZ.
- Parte hartzea berresteko mezu elektroniko bat bidaliko da, eta MEZU HORRI NAHITAEZ ERANTZUN beharko zaio.
- Parte-hartzea BERREZTEN EZ DUENA zerrendatik KANPO geratuko da, eta bere plaza ordezkoen zerrendan daudenei eskainiko zaie.
- Plaza egokitu zaienei e-mail bidez bidaliko zaie parte hartzeko baimena, adingabekoen arduradunek ikastaroaren lehen egunean sinatuta eraman beharko dutena. Inprimagailurik etxean izan ezean, tailerrak hasten diren lehen egunean eskuragarri izango dira.
Izan Arrantzale Hondarribian
2024ko abenduaren 23an, 26an eta 27an
Informazio orokorra
10:00 – 13:00
- Lekua abenduaren 23an eta 26an: Hondarribiko Kofradian. Ramón Iribarren pasealekua, 29
- Lekua abenduaren 27an: Itsas Etxea elkarte gastronomikoan. Mattinde Arzu Kalea, 2
- 24 leku (4 dinamizatzaile)
- Lekua abenduaren 23an eta 26an: Hondarribiko Kofradian. Ramón Iribarren pasealekua, 29
- Lekua abenduaren 27an: Itsas Etxea elkarte gastronomikoan. Mattinde Arzu Kalea, 2
- 24 leku (4 dinamizatzaile)
Izen ematea
Azaroaren 25etik abenduaren 1era
- Aurrez aurreko izen-ematea: Gazteen Zerbitzuan, Javier Ugarte 6
GazteTEK – Itsasoa, itsaspeko mundua eta bere ekosistema
2024ko abenduak 30 + 2025eko urtarrilak 2 eta 3
Informazio orokorra
10:00 – 13:30
- Lekua Kultur Etxea, 1. solairua, 102 eta 103 gelak. Denda kalea, 18.
- 20 leku.
Izen ematea
Azaroaren 25etik abenduaren 1era
- Aurrez aurreko izen-ematea: Gazteen Zerbitzuan, Javier Ugarte 6
Sorry, the comment form is closed at this time.