
23 Jan Digitalizatu zure enpresa 3 urratsetan_ Osasun eta Ongizate arloarentzako digitalizazio-ibilbidea
Bidasoa bizirik-ek, SPRIrekin lankidetzan, aholkularitza teknologikoko saioak antolatzen ditu Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologietan (EIKT), pertsona autonomoei, ekintzaileei eta mikroenpresei beren negozioak teknologien bidez berrabiarazten laguntzeko eta aldaketetara egokitzeko, bezero konektatuagoekin eta zerbitzu berrietarako aukerekin. Aholkularitza teknologiko pertsonalizatua da, parte hartzen duten pertsonen eta mikroenpresen behar berezietara egokitua.
Eraldaketa Digitaleko ibilbide horretan, parte hartzen duten pertsona ekintzaile eta mikroenpresek banakako aholkularitza eskatu ahal izango dute eskuratutako gaitasunak sakondu edo finkatzeko.
Gero eta digitalagoa den mundu honetan, zerbitzu arin, moderno eta eraginkorra eskaintzea funtsezkoa da osasunaren eta ongizatearen sektorean nabarmentzeko. Horregatik, gure Prestakuntza Ibilbide esklusiboan parte hartzera gonbidatzen zaitugu: “Digitalizatu zure negozioa”, bereziki zu bezalako profesionalentzat diseinatua.
Zer ikasiko duzu?
3 orduko 3 saio praktiko egingo dituzu, eta honako hauek ikasiko dituzu:
- Zure bezero/pazienteentzako arreta hobetzea: kontsultak automatizatu eta online erreserbak modu errazean kudeatu.
- Zure presentzia digitala areagotzea: ikasi webgune bat sortzen eta optimizatzen, sare sozialak dinamizatzen eta laguntzaile birtualak erabiltzen.
- Zure negozioaren kudeaketa bizkortzea: antolatu hitzorduak, txandak eta datu garrantzitsuak zure mugikorretik tresna praktikoekin.
Zergatik joan?
Prestakuntzaz gain, teknikari espezializatu baten laguntza izango duzu, zure zalantza teknologikoak zuzenean zure instalazioetan argituko dituena.
Izen-emate irekiak: (plaza mugatuak)
Aprobetxatu aukera hau zure negozioa eraldatzeko eta egungo beharretara egokitzeko.
Osasun eta Ongizate arloetara zuzendutako ibilbidea da.
Saioak gure bulegoetan egiten dira (Ducoureau Jauregia, Hendaia kalea, 8-IRUN), 10:00etatik 13:00etara, gai hauekin:
- DIGITALIZATU ZURE ENPRESA 3 URRATSETAN_Artatu zure bezeroak/pazienteak denbora galdu gabe (urtarrilak 27)
- DIGITALIZATU ZURE ENPRESA 3 URRATSETAN_Sortu eta hurbildu zure marka eta irudi digitala bezeroarengana/Egin ezazu paziente berriek aurki zaitzaten zu bezalako profesionalak bilatzen dituztenean (otsailak 10)
- DIGITALIZATU ZURE ENPRESA 3 URRATSETAN_Arindu zure negozioaren/kontsultaren kudeaketa eta aurreztu denbora (otsailak 24)
Artatu zure bezeroak/pazienteak denbora galdu gabe (URTARRILAK 27)
- Erantzun zure kontsultei, hitzorduen eskaerei, … automatikoki WhatsApp Business bidez
- Sortu katalogo birtual bat WhatsApp Business erabiliz zure zerbitzuak erakusteko.
- Eman erantzun eraginkorra laguntzaile birtualen laguntzarekin (LuzIA eta Cami)
- Sortu formulario bat zure bezero berrien datuak biltzeko
- Erraztu erreserbak web bidez kudeatzea.
IZENA-EMAN
Sortu eta hurbildu zure marka eta irudi digitala bezeroarengana /Egin ezazu paziente berriek aurki zaitzaten zu bezalako profesionalak bilatzen dituztenean (OTSAILAK 10)
- Izan ezazu ondo kokatutako web orri bat, bezeroak zu lehiakideak baino lehenago aurkitzeko eta zure zerbitzuak erakusteko
- Izan ezazu laguntzaile birtual bat zure webgunean, oinarrizko galderei erantzun diezazun.
- Dinamizatu zure gizarte-baliabideak kanpainen bidez erakartzeko, eskaintzak, lehiaketak,… Bezeroak erakarri eta fidelizatu.
- Ikasi ChatGPT eta Copilot erabiltzen, marketineko zure aliatuak.
- Atera iezaiezu etekin handiena QR kodeei eta editore grafikoei zure negozioa hurbiltzeko.
- Eskeini itzazu online kontsultak doako plataformen bidez.
IZENA-EMAN
Arindu zure negoziaren/kontsultaren kudeaketa eta aurreztu denbora (OTSAILAK 24)
- Apuntatu eta sartu zure hitzorduetara/entregetara, kontaktuetara, eskaeretara, fakturetara, bezeroen eta hornitzaileen datuetara… mugikorretik eta modu seguruan zauden tokian zaudela.
- Sailkatu bezeroak eta jarraitu mugikorretik emandako zerbitzuak.
- Ezagutu egutegien egoera, lan-txandak…, zauden tokian zaudela.
- Kudeatu zure laster-markak/gogokoenak… aurreztu klikak.
- Erabili ahots-komandoak, aldi berean hainbat gauza egin ahal izateko (Siri/OK Google).
- Automatizatu ezazu posta elektronikoa lan guztia ordenatuta eta programatuta izateko.
- Sortu galdera-sorta bat diagnostiko baten erantzunen aurrean kontsulta arintzeko.
IZENA-EMAN
Teknologiarekin dituzun zalantzak zure instalazioetan argituko dituen teknikari batekin indartutako zerbitzua
Sorry, the comment form is closed at this time.