Baserritar misto profesionalentzako dirulaguntzak

Gipuzkoako Lurralde Historikoko baserritar misto profesionalentzako dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia.

Zer da Baserritar Misto Profesionala?

Enpresako lana eta baserrikoa modu profesionalean bateragarri egiteko Gipuzkoako Foru Aldundiak diseinatu duen laguntza programa esperimentala da Baserritar Misto Profesionala programa.

Herritarren Batzarreko eskaera bati erantzunez, baserritarrek eta enpresak landu duten ekimen honek 6 urteko iraupena izango du.

Esperimentala den ekimen honek jardun anitzetan aritzea dakar, % 50eko lanaldi-murrizketa proposatzen du ekimenak, interesdunak jarduera hori baserriko lanekin bateragarri egin ahal izan dezan modu profesionalean, diru-sarrerak bi jardueretatik etor daitezen. Lanaldi osoan lanean ari den pertsonarentzat, %50eko lanaldi-murrizketa suposatuko du. Aldiz, enpresa batean sartzera doan pertsonarentzat, lan-kontratua, zuzenean, lanaldiaren %50ekoa izatea suposatzen du.

GAO  •  (informazio +)

No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.

Follow by Email
RSS