Ekin asteazkenetan • Online bileretan salmentak ixten dituzten galdera indartsuak

Ekin asteazkenetan • Online bileretan salmentak ixten dituzten galdera indartsuak

Mundua aldatu egin da pandemiaren ondoren. Zoom bidezko bileretara ohitu gara. Eta zenbait alderdi funtsezkoak dira online bileretan zure salmentak ixteko.

Alderdi garrantzitsuenetako bat saltzaileak galdera onak egiteko duen gaitasuna da. Erosleari erabaki irmoa hartzen laguntzen dioten galderak.
Salmentak ixten dituzten galderak, bestela “zerbait esango dizut, hitz egin dezagun, pentsatu egin behar dut”…erantzunak jaso ditzazkegu.

Ikastaroaren helburu nagusia zure salmenta-bileretan bezeroaren baiezkora hurbiltzeko zer eta nola galdetu jakitea da.
Hortik aurrera, tailer praktikoa izango da, zure egungo errealitatera egokitua.

Prestakuntza 2 saiotan emango da:

Otsailak 12 • 09:30-13:30 (data aldaketa)

eta

Otsailak 26 • 09:30-13:30

 

Egitaraua:

  •  Zer eta nola galdetu objezioak ekiditeko eta online bileretan zure salmentak ixteko.
  • Zeintzuk dira benetan funtzionatzen duten galderak.
  • Nola lortu erabaki irmo bat hartzea online bileran bertan.

IZEN-EMATEAK

Non?

PUNTALA BIZIRIK Enpresa Gunea. Hendaia kalea, 10 – HONDARRIBIA

Informazio gehiago:

Bidasoa bizirikeko Ekintzailetza eta Jarduera Berria departamentua
Tel: 943 50 96 00

Plaza mugatuak!

No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.

Follow by Email
RSS