Gipuzkoako industria enpresen fabrika-tailerretako ekipamenduak modernizatzeko eta konpontzeko “Enpresak sendotzen” dirulaguntza programaren oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia

Enpresak Sendotzen Programa: industria enpresen fabrika-tailerretako ekipamenduak modernizatzeko eta konpontzeko dirulaguntzak

Jarduera ekonomikoari eustekoa eta lehiakortasuna hobetzeko dirulaguntzak, Gipuzkoako industria enpresei lotutako fabrikazio eta konponketa tailerren gaitasunak modernizatuz eta egokituz.

Tailerrak hobetzen eta modernizatzen laguntzen duten inbertsio proiektu hauek lagundu ahal izango dira diruz:

  • Makinak eta ekipo ondasunak erostea.
  • Makinen retrofittinga edo lehendik dauden makinetan zenbakizko kontrolak eta kontrol sistema automatikoak sartzea. 

Ez dira diruz lagunduko:

  • Finantza errentamenduan erostea.
  • Tresnak eta material suntsikorra.
  • Ibilgailuak, barne erabilerakoak izan ezik, hala nola orga jasotzaileak eta pala kargatzaileak.
  • Instalazioak egokitzea.
  • Ordenagailu pertsonalak, zerbitzariak, dokumentu inprimagailuak, tabletak, kontsolak edo antzekoak.

EPEA: 2025/10/16 edo kreditua agortzean  •  GAO  •  (INFO+)

No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.

Follow by Email
RSS