Enpresa-kudeaketaLaguntzak

“Enpresak Hobetzen” dirulaguntza programaren oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia.

2024-2027 Planaren helburu estrategikoetako bat da gaitasun eta aukera lehiakorrak sustatzea, sektore ekonomikoak sendotuz edo eraldatuz eta berriak bultzatuz. Esparru horretan, Enpresak Hobetzen dirulaguntzen programa funtsezko tresna da enpresa ehunaren lehiakortasuna indartzeko, berrikuntza, ezagutza aurreratua eta balio erantsia ardatz hartuta, lurraldearen, ingurumenaren eta gizartearen beharrei eta erronkei erantzun egokia emateko.

Eta, horretarako, programak xede horri erantzuten dio, enpresen kudeaketa hobetzen lagunduko duten sistematikak eta metodologiak ezartzea bultzatuz eta lagunduz, bereziki enpresa txikiena eta ETEena, horiek baitira zailtasunen aurrean ahulenak eta horiei aurre egiteko baliabide gutxien dituztenak.

Enpresen kudeaketa hobetzea funtsezko tresna da enpresek ahalik eta potentzial handiena izan dezaten, eta etengabeko ahalegina eskatzen du lehiakortasunari eusteko eta bezeroen eskaera aldakorrei erantzuteko. Eraginkortasun operatiboa handitzea, produktuaren kalitatea hobetzea, kostuak murriztea eta bezeroaren gogobetetasuna handitzea dakar, enpresa prozesuak sistematikoki aztertuz eta hobetuz.

EPEA: 2025/06/12  •  GAO

Comentarios (0)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.

Te puede interesar