Bultzatu zure negozioa Adimen Artifizialarekin

Bidasoa bizirik-ek, SPRIrekin lankidetzan, aholkularitza teknologikoko saioak antolatzen ditu Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologietan (EIKT), pertsona autonomoei, ekintzaileei eta mikroenpresei beren negozioak teknologien bidez berrabiarazten laguntzeko eta aldaketetara egokitzeko, bezero konektatuagoekin eta zerbitzu berrietarako aukerekin. Aholkularitza teknologiko pertsonalizatua da, parte hartzen duten pertsonen eta mikroenpresen behar berezietara egokitua.

Eraldaketa Digitaleko ibilbide horretan, parte hartzen duten pertsona ekintzaile eta mikroenpresek banakako aholkularitza eskatu ahal izango dute eskuratutako gaitasunak sakondu edo finkatzeko.

Saioak gure bulegoetan egiten dira (Ducoureau Jauregia, Hendaia kalea, 8-IRUN), 10:00etatik 13:00etara, gai hauekin:

 

Automatizatu atazak eta akatsak ezabatu AArekin (MAIATZAK 8)

Parte hartu tailer erakusle-praktikoan eta ikasi:

Atera zukua zure denborari, lehiakideei aurrea hartzeko:

  • Ikasi zure proiektuak/eskaintzak modu ikusgarriagoan eta profesionalagoan aurkezten AArekin.
  • Ohiko zereginak automatizatu, mezuak gako-hitzen arabera ordenatu eta lanetan inbertitutako orduak zenbatu

Ataza analogikoak ezabatu :

  • Ezagutu eta aukeratu zure ordez lanak egiten dituen laguntzaile birtual onena.
  • Ikasi datuak automatikoki biltzen/digitalizatzen.

 Ikasi datuak automatikoki biltzen/digitalizatzen. Instalazio automatizatuak izan:

  • Ikasi makinak piztu/itzaltzea programatzea.
  • Ezagutu, Ikusmen Artifizialarekin, kalitate-kontrolaren eta arriskuen prebentzioaren adibideak.

IZEN-EMATE

 

Zure eskaeren eta salmenten jarraipena AArekin (MAIATZAK 29)

Parte hartu tailer erakusle-praktikoan eta ikasi:

Erabili AA datuen ustiapenean:

  • Ikasi Excel gisako kalkulu-orrien ustiapena automatizatzen
  • Ezagutu nola atera estatistikak zure lan-fluxuetatik.

Automatizazio bidez informazioaren sailkapena bizkortzea:

  • Jakin ezazu nola automatizatu mezu elektronikoen ordenatzea/sailkatzea hainbat parametroren arabera.
  • Ikasi zereginek edo bezeroek emandako denboren datuak ustiatzen, lan-fluxuak birdefinitzeko.

Informazio erabilgarria aurkitzea eta interpretatzea AArekin:

  • Lortu datuen interpretazio azkarra erabakiak hartzeko.
  • Ikas ezazu Power BI erabiliz Aginte Koadroak sortzen.

 

IZEN-EMATE

 

Teknologiarekin dituzun zalantzak zure instalazioetan argituko dituen teknikari batekin indartutako zerbitzua

No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.

Follow by Email
RSS