Kulturako Estatu Idazkaritzaren 2025eko apirilaren 7ko Ebazpenaren laburpena. Ebazpen horren bidez, 2025. urteari dagozkion kultura-aldizkariak argitaratzeko lehia-araubideko dirulaguntzen deialdia egin zen.
Kulturaren arloko argitalpentzat hartuko dira, edozein euskarritan argitaratzen direla ere, honako gai hauetakoren bati eskainitakoak, besteak beste:
– Literatura eta hizkuntzalaritza.
– Arte plastikoak, arte eszenikoak, musika.
– Diseinua, argazkigintza, ikus-entzunezko sorkuntza, zinematografia.
– Historia, geografia, arkitektura.
– Filosofia, gizarte-, lege- eta politika-zientziak eta kulturaren kritika.
[:]