09 May Zestafesta. Diseinu eta sormen topaketa
ZESTAFESTA diseinu eta sormen topaketa bat da
ZESTAFESTAren bigarren edizioarekin gatoz datorren maiatzaren 31n Itsas Etxea Auditoriuma-n! Sormen-sektoreko pertsonei zuzendutako ekitaldia, plazer bisualez, inspirazioz eta konexioz betetako egun batez gozatzea helburu duena. Profesionala ez bazara, baina sortzaileen munduzalea bazara, zure zain ere egongo gara!
Goizeko tailerrek, arratsaldeko hitzaldiek eta inguruko pertsonak desbirtualizatzeko eta sareak sortzeko ekitaldi musikatu batek osatzen dute eguna.
Egitaraua
Maiatzak 31 larunbata
10:00 – 12:00 • Tailer: ELSA YRANZO (9€) • Itsas Etxea Auditoriuma
The OCNIS banquet. Elsa Yranzo.
Tailerraren helburua gaur egungo elikadura-sistema aztertzea izango da eta OCNIS (Objektu Jangarri Ez-Identifikatuak) batzuk identifikatzea; ez dakigu nondik datozen, nola dauden produzituta eta ze gosek asetzen dituen; gure gizartean aspalditik elkarrekin bizi diren objektu jangarriak dira, eta gaur egun ez dituzte betetzen gure beharrak eta lifestyle-a.
Elkarrekin birdiseinatuko ditugu objektu horiek, haien forma, kolorea, testura, usaina, soinua eta zentzumen anitzeko beste faktore batzuk kontuan hartuta, baita haien funtzioa eta produktua irensteari edo kontsumitzeari lotutako errituala. Hausnarketa, barne-begirada eta aniztasuna uztartzen dituen tailer bat; iruditegi kolektibo berriak eraiki eta elikadura garaikidearen kontraesan berriak azaleratzeko
10:00 – 12:00 • Tailer: KIT (THRU) (9€) • Kultur Etxea
Diseinu grafikoa motionaren bidez. THRU: David Galar eta Asier Leoz.
Tailer honetan, balioak edo ideiak irudikatuko dituzten animazioak garatuko ditugu, sormen-kontzeptu batean oinarritutako ikus-entzunezko egoera edo portaera bat sortzeko gai izateko. Horretarako, proposatutako zerrendako kontzeptu bat aukeratuko dugu eta, formak edo tipografia erabiliz, ikus-entzunezko portaera islatuko duen aurkezpen bat sortuko dugu. Hauek izango dira erabiliko diren kontzeptuetariko batzuk: Irekiera, Konexioa, Eraldaketa, Moldagarritasuna, Ibilbidea, Sinkronia eta Handitzea. Garatutako ikus-entzunezko portaeratik abiatuta, hiru aplikazio animatuko ditugu, modu koherente eta dinamikoan irudikatzeko.
16:30 – 19:30 • Hitzaldiak: CASA BIEN, ROCÍO EGÍO eta THRU(9€) • Itsas Etxea Auditoriuma
CASA BIEN pertsonen bizitza hobetu nahi duen markentzako branding agentzia da. Markak, horiexek bizi eta gidatzen dituzten pertsonen ongizaterako diseinatzen ditugu.
ROCÍO EGÍO, formazioz arkitektoa, baina beti artista izan da. 2019an Studio sortu zuen eta bezeroentzat ilustratzen hasi zen. Gerora, bere ahotsarekin jolasten eta esploratzen Shop-a jaio zen. Eta, azkenik, School iritsi zen. Han, bere BLOOM metodoaren bidez, beste lagunei haien ahots eta negozio sortzaileak definitzen eta sendotzen laguntzen die.
THRU, motion desing-ean espezializatutako estudioa da eta beraien helburua marken balioen identitatea mugimenduaren bidez sustatzea da. Hamar urte baino gehiagoko esperientzia dugu diseinuan, motionean eta brandingean, eta 80 proiektu baino gehiagoren buru izan gara, mundu osoko bezeroekin lankidetzan. THRUn, diseinua eta mugimendua uztartzen ditugu identitate moldagarriak sortzeko.
20:00 – 22:00 • ZESTAFESTA X KAIPOTE: DJ JESSIMAGO • Kirol kaia
No Comments