Ekintzaile-komunitateaEkintzailetzaElkarrizketa

Tailer ibiltariak: “LABEMPRENDE”

Ekintzailetza-laborategi ibiltaria.

Proiektu ibiltari berri honek ekintzailetza-jardueren, testigantzen eta proiektuen bidez ekiteari buruz hausnartzeko eta sakontzeko tailerrak proposatzen ditu.

2025EKO ABUZTUAREN 6, 7, 8, 11 eta 12 egunetan, ”la Caixa” Fundazioak antolatutako LABEMPRENDE gune ibiltariak IRUN bisitatuko du.

”la Caixa” FundazioakEduCaixa programaren bidez, hezkuntza arloko baliabideak, jarduerak eta programak eskaintzen dizkio hezkuntza komunitateari gazteenen gaitasun garapena sustatzeko; haur, lehen eta bigarren hezkuntzako nahiz batxilergoko eta erdi mailako heziketa zikloetako ikasle eta irakasleei, hain zuzen ere.

LABEMPRENDE ekintzailetza laborategi ibiltaria da (autobusa). Gune elkarreragile eta multimedia bat biltzen du bere baitan, ikasleek ekintzailetzaz gogoeta egin eta hartan sakontzeko aukera izan dezaten, ekintzailetza arloko jardueren, lekukotasunen eta proiektuen bidez.

 LABEMPRENDE honako talde hauei zuzendua dago: lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleeibigarren hezkuntzako, batxilergoko eta heziketa zikloetako maila guztiei, bai eta familiei ere.

Erraztaile batek ibilbidea gidatuko du hainbat jarduera elkarreragile dituen gune multimedia batean zehar, ekintzailetza-prozesua ezagutzeko eta ekintzailetzarako behar diren ezaugarriak eta balioak ikasteko. Ibilbideak bost esparru zeharkatuko ditu: Ekintzaileak gara, Begiratu, Pentsatu, Egin eta Hasi.

Doako tailerrek 90 minutuko iraupena dute ikastalde bakoitzeko (24 ikasle inguru)

Non egiten da?

 ZABALTZA PLAZAN

Bisitak adosteko eta datak erreserbatzeko, bai edo edozein kontsulta egiteko ere, deitu 900 101 493 doako telefonora, erreserba egin dezazun edo informazioa jasotzeko. Bestela, bidali e-mail bat  info@labemprende.com helbidera.

Comentarios (0)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.
You need to agree with the terms to proceed

Te puede interesar