Ondorio Fiskaletarako Kalifikazio-txosten Teknikoak Igortzeko Zerbitzua
Lortu modu arinean, doakoan eta erabateko berme juridikoarekin zure I+G eta berrikuntza-jarduerarako kenkariak
SPRIk foru-aldundien eta SPRIren arteko lankidetza-hitzarmenaren esparruan zerbitzu hau eskaintzen dizu berrikuntzari bultzada emateko, sozietateen gaineko zergari buruzko foru-araudian I+G jardueren eta berrikuntzaren ondoriozko kenkaria aplikatzeko txostenak egitearekin lotuta.
Helburua enpresen berrikuntza-jarduerak sustatzea, indartzea eta bultzatzea da, I+G eta berrikuntza arloko proiektuetarako dirulaguntzen programak zerga-pizgarriekin osatuta.
Txosten tekniko hau lortu ahal izateko, I+G jardueren proiektuen ebaluazioa egingo da lehenik eta behin eta, ebaluazio positiboa izan ezkero, zure I+G proiekturako Ondorio Fiskaletarako Kalifikazio Txostena Teknikoa prestatuko da. Zure proiektuak hainbat enpresaren parte-hartzea badu, eskaera bakarra egingo da, alderdi guztiek sinatua, eta, ondoren, txosten bat egingo da parte hartzen duen enpresa bakoitzarentzat.
Bi eratako txostenak jaulkitzen dituzte, Sozietateen Gaineko Zergan I+G eta berrikuntza jarduerarengatik kenkari fiskala lor dezazun, eta hirugarren bat finantza-erakunde bati kreditu fiskala transferitu nahi dutenentzat.
Lortu I+G eta Berrikuntza-jardueraren txostena kenkari fiskal segurua eta sendoa lortzeko. Eskatu zure txostena
Comentarios (0)