Izan Arrantzale Hondarribian + GazteTEK • Gabonak 2025
Bi programetako informazioa:
- Edizio honetako datak:
- Izan Arrantzale Hondarribian: abenduaren 22an eta 23an
- GazteTEK: abenduaren 29an eta 30ean
- 8 eta 13 urte bitartekoei zuzenduak.
- Parte-hartzea doan.
- Pertsona bakoitzak bi programetan izena eman ahal izango du, gustukoena lehenengo postuan jarri behar izanez. Plazak betetzen badira, zozketa egingo da adierazi diren lehenengo tailer horien artean.
- Partaidetzan Hondarribian erroldatutako adingabeek lehentasuna izango dute.
Izena emateko:
- HEMEN webgunean edo presentzialki, Gazteen Zerbitzuan, Javier Ugarte, 6. Astelehenetik ostiralera 16:30 – 19:30, larunbatetan 10:00 – 13:00. 688728057.
- Partaidetzan parekidetasuna bermatuko da.
- Parte hartzea berresteko mezu elektroniko bat bidaliko da, eta MEZU HORRI NAHITAEZ ERANTZUN beharko zaio
- Parte-hartzea BERREZTEN EZ DUENA zerrendatik KANPO geratuko da, eta bere plaza ordezkoen zerrendan daudenei eskainiko zaie.
- Plaza egokitu zaienei e-mail bidez bidaliko zaie parte hartzeko baimena, adingabekoen arduradunek ikastaroaren lehen egunean sinatuta eraman beharko dutena. Inprimagailurik etxean izan ezean, tailerrak hasten diren lehen egunean eskuragarri izango dira.
Izan Arrantzale Hondarribian
2025eko Abenduaren 22an eta 23an
- 24 leku (4 dinamizatzaile)
- 10:00 – 13:00
- Lekua: Hondarribiko Kofradian. Ramón Iribarren pasealekua, 29
Abenduak 22
10:00 – 11:30 Itsas Eskulanak:
Arrantza motiboekin egindako eskulanak, adibidez arrantzatu ditzakegun arraienen tailekin eginiko erregela, mareen taula, arrainen fitxak… Eskulan hauek parte hartzaileen adinetara egokituko dira.
11:30 – 13:00. Arrantza tailerra:
Kanabera bat muntatzen, korapiloak egiten eta arrantza teknika desberdinak ikasiko dituzte. Hau portuan arrantzatuz jarriko dute praktikan.
Oharra: xira eraman behar da, eta euria egiten badu, botak. Haurrak kalera aterako baitira.
Abenduak 23
10:00 – 11:30 Itsas esperimentuak:
Tailer honetan itsasoa eta ekologiaren inguruan esperimentu desberdinak egingo dituzte. Bertan, mikro plastikoen inguruan, poloen urketa eta naturan izan daitezkeen fenomenoak ikasiko dute.
11:30 – 13:00 Arrantza tailerra:
Kanabera bat muntatzen, korapiloak egiten eta arrantza teknika desberdinak ikasiko dituzte. Hau portuan arrantzatuz jarriko dute praktikan.
Oharra: xira eraman behar da, eta euria egiten badu, botak. Haurrak kalera aterako baitira.
Izen ematea
Azaroaren 24tik abenduaren 1era
- Aurrez aurreko izen-ematea: Gazteen Zerbitzuan, Javier Ugarte 6
On-line izen ematea
GazteTEK – Esperimentu zientifikoak
2025eko abenduak 29 eta 30a
Elhuyar Fundazioarekin egindako tailerrak
- 24 leku (4 dinamizatzaile)
- 10:00 – 13:00
- Lekua: Itsas Etxea Auditoriuma (atzealdea)
Abenduak 29
10:00 – 11:30: Esperimentu likatsuen tailerra:
Tailer honetan, gazteek materialen propietate fisikoak eta kimikoak aztertuko dituzte esperimentu dibertigarri eta praktikoen bidez. Besteak beste, material bitxiak landuko dituzte, hala nola likido ez-newtondarrak eta SLIME, eta ezohiko portaera aztertuko dute.
11:30 – 13:00: Ingeniaritza tailerra:
Tailer honetan, parte-hartzaileek erronka zirraragarri bati aurre egiteko irudimena eta trebetasun teknikoak dituen ingeniari baten rola hartuko dute. Talde-lana, sormena eta logika uztartuz, beren soluzioak sortzeko aukera izango dute, benetako ingeniaritzaren mundura hurbilduz.
Abenduak 30
10:00 – 11:30: Argiarekin jolasteko tailerra:
Tailer honetan, gazteak uhinen munduan murgilduko dira, argiaren propietateak aztertuz, uhinekin lotutako hainbat esperimenturen bidez: errefrakzioa eta islapena, koloreak, ilusio optikoak, fotosentikortasuna (Zianotipia/Anna Atkins, etab.)
11:30 – 13:00: Biologia tailerra:
Tailer honetan, gazteek biologiaren hainbat kontzeptu ikasi, ikusi eta ikasiko dituzte modu praktikoan. Genetikak gure bizitzetan duen eragina ulertzeko aukera izango dute, gure ezaugarriak eta naturaren aniztasuna nola azaltzen dituen modu errazean ikasiz.
Izen ematea
Azaroaren 24tik abenduaren 1era
- Aurrez aurreko izen-ematea: Gazteen Zerbitzuan, Javier Ugarte 6
On-line izen ematea






