EnpleguaLaguntzak

Kontrataziorako dirulaguntzak, Lanbide 2025 (Irun)

2025 kontrataziorako diru-laguntzak (Lanbide deialdia) eskatzeko prozeduraren oinarri arautzaileak onartzen duen 1463/2025 ebazpena, azaroaren 17koa, Irungo Udaleko Alkatetzaren ebazpenaren laburpena.              

Xedea.

Irungo udalerrian dauden enpresei ohiko merkatuan langabe izan eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden eta Irunen erroldatuta dauden pertsonen kontratazioa erraztea.

Onuradunak eta betekizunak.

Oinarri hauen xedeko laguntzaren onuradun izateko, honako betekizun hauek bete beharko dituzte enpresek:

—Lantokiak Irungo udalerrian egon behar du.

—Enpresa kontratugileak egunean egon beharko du bere zerga-obligazioetan eta Gizarte Segurantzarekin.

—Enpresa batek ezingo du langile bera kontratatu aurreko deialdietan diruz lagundua izan bada.

Kontratatutakoen betekizunak.

—Herrian erroldatuta egotea kontratazioari hasiera ematen zaion egunean, bai eta, oinarri hauek argitaratzen diren egunean.     

—Langabe gisa eta enplegu-eskatzaile gisa agertzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan.

—Ahaidetasun-loturarik ez edukitzea, alde batetik, ez enpresaburuarekin edo enpresa kontrolatzen dutenekin, ez zuzendaritzako karguekin edo, hala dagokionean, ez enpresa kontratugilearen Administrazio Kontseiluko kideekin, eta, bestetik, ezta haien ezkontideekin, ondorengoekin eta bigarren mailarainoko odolkidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko ahaidetasun-lotura duten gainerako ahaideekin ere.

Kontratazio-mota.

Kontratuak lanaldi osoko kontratu mugagabearen modalitatearen bidez formalizatu beharko dira.

Artisten eta jendaurreko ikuskizunetako teknikarien eta laguntzaileen kasuan bakarrik onartuko dira iraupen mugatuko kontratuak. Kasu horretan, gutxienez 3 eta 6 hilabete arteko iraupena izan ahal izango dute, iraupena diruz lagun daitekeen aldia baino luzeagoa izatearen kaltetan izan gabe.

Diruz lagunduriko epea, iraupen jakineko kontratuetan gehienez, 6 hilabetetakoa da.

Kontratu mugagabeen kasuan, nahitaezkoa izango da pertsona kontratatuta egotea, gutxienez 12 hilabetez, kontratazioaren hasieratik.

Nolanahi ere, kontratuak 2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko azaroaren 30era bitartean hasi beharko dira.

 

⌛ EPEA: deialdi honi esleitutako kreditua agortzen den unean amaituko da, edo, gehienez ere, 2026ko urtarrilaren 31n.

⚖️ BOG

👉 (+INFO)

 

Te puede interesar