ArtikuluaEkintzaile-komunitateaLaguntzakMerkataritza

Lokalen eraberritzea laguntzeko aurrekontua handituko du K-Biziak programak

Aurtengo deialdiak alokairurako laguntzak eman dizkie 10 negoziori eta, 12 proiekturekin, 100.000 euro agortu ditu birgaitzeak diruz laguntzeko

Aurtengo K-Biziak laguntzen deialdiak urriaren 31n itxi zuen epea. Eskaera batzuk dokumentazioa aurkeztu gabe geratu badira ere, programaren zenbaki orokorrak nahiko argi daude. Hamar saltokik alokairurako diru-laguntzak izango dituzte lehen eta bigarren urtean, eta hamabik onartu egin dute lokala berritzeko eskaera. 2015ean linea hau ezarri zenetik lehen aldiz aurrekontua agortu da.

«Irunen, oraindik ere, ekintzaile askok egiten dute apustu gure kaleen alde, beren etorkizuna hemen inbertitzearen alde», adierazi du Nuria Alzaga Hiriko Bultzadako ordezkariak. Aurten hazi egin dira eskaerak K-Biziak-n eta datuek «joera argi bat islatzen dute: jarduera dago, mugimendua dago, ekiteko gogoa duen jendea dago, baina laguntza behar da abiatzeko eta sendotzeko. Laguntza horiek», defendatu du zinegotziak, «ez dira sari bat, proiektu batek bere lehen urteak, beti zailenak, bizirik irauteko bultzada dira».

Alzagak nabarmendu du lokalen birgaitzea laguntzeko partidan, lehen aldiz, azken eurora arte erabili dela. «Horrek esan nahi du saltoki batzuk beren irudia berritzeko inbertitzen ari direla, Irunen finkatzeko. K-Biziak ez du soilik lokalak abiratzen laguntzen, hiria eraldatzen laguntzen du negozio berri bakoitzak, birgaitzen den negozio bakoitzak ere, bizitza, segurtasuna, enplegua, jarduera ekonomikoa eta harremanetarako espazioa ematen duelako, ez baikara ekonomiaz bakarrik ari, hau gizarte-ehuna da», defendatzen du.

K-biziak gehiago eta hobeto

Horretaz guztiaz jabeturik eta Udalak «merkataritzaren aldean egoten jarrai dezala» esakuneari erantzunez, delegatuak baieztatu du lokalen erreformak diruz laguntzeko zenbatekoa handitu egin dela, «zeren eta, beharra ikusten dugun tokian, benetan laguntzeko aukera ikusten dugun tokian, indartu egiten baitugu».

Udalean irmo finkatuta dago K-Biziak erabiltzen jarraitzeko ideia, merkataritzari laguntzeko tresna gisa. Horretarako, beharrezkoa bada, gaitutako dirua handitzen du, baina baita irizpideak berrikusten ere, errealitate aldakorrera egokitzeko. «Entzuten jarraitzen dugu urtero laguntza-lerro hauek egokitzeko eta hobetzeko, hiria aldatzen bada, hura mantentzeko erabiltzen ditugun tresnek egin behar dutelako», baieztatu du Alzagak. «Sektorearen erronken jakitun gara: digitalizazioa, kostuen igoera, azalera handien presioa, ohituren aldaketak. Horregatik, gure laguntza-politika ez da mugatzen K-Bizietara edo beste programa puntual batzuetara, baizik eta hurbileko jarduera ekonomikoari eusteko estrategia global bati erantzuten diote».

Comentarios (0)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.

Te puede interesar