Dirulaguntza horiek EAEko industria ingurumenaren ildoan berritzeko dira. Hori izanik aplikazio-eremua, honako helburu hauek lortzen lagundu nahi dute:
- Ekonomia zirkularraren bidez, berotegi-efektuko gasen (BEG) emisioak murriztea, ekoizpen-prozesuetako baliabideen efizientzia ere aintzat hartuta.
- Lehengaien kontsumoa murriztea eta, bereziki, isurtzea saihestea.
- Enpresa-jarduera jasangarriak sortzea, EAEko ekonomiaren suspertze berdean lagunduko dutenak, baita lehiakortasuna hobetzen eta enplegu kualifikatua sortzen ere.
- Lurraldearen ingurumen-erresilientzia handitzea, merkatu globalean erreplikabilitate handia duten irtenbide teknologiko berritzaileen bidez.
- Enpresen arteko lankidetzak sendotzea, Europako tresna zirkularrek dakartzaten erronkei eta aukerei hobeto erantzuteko.
Prestazio ekonomikoa
- 1. lerroa. Ekodiseinua eta ekonomia zirkularraren erakustaldia, berrehun mila (200.000) euro.
- 2. lerroa. Ekoberrikuntza estrategikoa, hirurehun mila (300.000) euro.
- 3. lerroa. ETE zirkularra, miloi bat (1.000.000) euro.
📅EPEA: 2026/03/26
⚖️ EHAA
👉 (INFO+)




Comentarios (0)