BerrikuntzaBerrikuntza eta TeknologiaEkintzaile-komunitateaEkintzailetzaEnpresa-kudeaketaFormakuntzaIkastaroak eta tailerrakNabarmendua

Digitalizazio Ibilbideak itzuli dira Inplantalariak programarekin

Bidasoa bizirik-ek, SPRIrekin lankidetzan, aholkularitza teknologikoko saioak antolatzen ditu Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologietan (EIKT), pertsona autonomoei, ekintzaileei eta mikroenpresei beren negozioak teknologien bidez berrabiarazten laguntzeko eta aldaketetara egokitzeko, bezero konektatuagoekin eta zerbitzu berrietarako aukerekin. Aholkularitza teknologiko pertsonalizatua da, parte hartzen duten pertsonen eta mikroenpresen behar berezietara egokitua.

Eraldaketa Digitaleko ibilbide horretan, parte hartzen duten pertsona ekintzaile eta mikroenpresek banakako aholkularitza eskatu ahal izango dute eskuratutako gaitasunak sakondu edo finkatzeko.

Saioak gure bulegoetan egiten dira (Ducoureau Jauregia, Hendaia kalea, 8-IRUN), 10:00etatik 13:00etara, gai hauekin:

 

  1. Sortu eta Hobetu zure marka adimenez // Sortu identitate bisual bakarra, zure negozioa bezeroek ezagutzeko modukoa izan dadin. (2025/01/15) IZEN-EMATEAK IREKIAK (lekuak mugatuak)
  2. Lortu zure bezeroak erakarriko dituen presentzia digitala //Jarri zure online erakusleihoa zure bezeroak bilatzeko eta zure enpresa sustatzeko. (2025/02/12)
  3. Indartu zure presentzia digitala eta sortu edukiak AArekin // Erabili AA zure burua sustatzeko, bezeroak erakartzeko eta zure balio diferentziala jakinarazteko (2025/03/12)

 

Teknologiarekin dituzun zalantzak zure instalazioetan argituko dituen teknikari batekin indartutako zerbitzua

Lekuak oso mugatuak dira !

Teknologiarekin dituzun zalantzak zure instalazioetan argituko dituen teknikari batekin indartutako zerbitzua

 

Te puede interesar

First Pitch 2026

Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza, Ekitaldiak eta Ekintzailetza Komunitatea, Nabarmendua

INCIBE Emprende

Ekintzaile-komunitatea, Finantzaketa, Laguntzak, Proiektuak, Zibersegurtasuna