KSI Berritzaile+ 2026-2027 deaialdiaren xedea da ahalmen berritzaile handiko proiektuak garatzen dituzten EAEko KSIen sektoreko enpresei bideratutako dirulaguntzak arautzea, 2026-2027 aldirako.
Euskadiko KSIen sektorean ahalmen berritzaile handia duten proiektuak diruz lagundu ahal izango dira, betiere trantsizio hirukoitzeko (teknologiko-digitala, energetiko-klimatikoa eta soziosanitarioa) erronkei aurre egitera bideratuta dauden produktu, zerbitzu edo negozio-prozesu berriak edo nabarmen hobetuak garatzen badituzte, Euskadi digitalagoa, berdeagoa eta inklusiboagoa lortze aldera, Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Planeko (Euskadi 2030 ZTBP) helburuekin koherentzia mantenduz.




Comentarios (0)