Ekintzaile-komunitateaEkintzailetzaProiektuakSariak

Kooperatuz 2026: Lankidetza saritzeko garaia

Kooperatuz 2026 sariak hemen dira! Gizarte-ekonomia eta lankidetza sustatzen duten proiektuak aitortzeko deialdia zabalik dago.

“Kooperatuz” sariaren helburua da Ekonomia Sozialaren balioak eta printzipio kooperatiboak gizarteratzea, ikusgarri egitea eta horien inguruko hausnarketa kolektiboa sustatzea, parte-hartze erraz eta irisgarri baten bidez.

Lehiaketak elkarlana, parte-hartzea, komunitatea, zaintza, justizia soziala eta lurraldearekiko konpromisoa bezalako balioak aitortu nahi ditu, ezagutza teknikorik edo forma juridikorik eskatu gabe.


Nor aurkeztu ahal da?

Lehiaketa herritar guztiei irekia dago. Aurkeztu ahal izango dira:

  • Norbanakoak
  • Gazteak (banaka edo taldean)
  • Talde informalak (ikasle-taldeak, lagun-taldeak…)
  • Elkarteak, kolektiboak edo komunitate-ekimenak
  • Ekonomia Sozialeko enpresak edo kooperatibak

Ez da beharrezkoa kooperatiba izatea, ezta Ekonomia Sozialari buruzko aurretiazko ezagutza izatea ere.

INFORMAZIO GEHIAGORAKO HEMEN KLIKATU 👉 KOOPERATUZ SARIA 2026

Comentarios (0)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.

Te puede interesar