Berri onak! Gaur argitaratu dira Lanbideren Ezartze- eta Sendotze-laguntzak pertsona ekintzaileentzat. 2026ko urriaren 1etik 30era eska ditzakezu. Lanbidek sarrera-hurrenkeraren arabera ebazten ditu, beraz zenbat eta lehenago eskatu, hobe.
Laguntza bakoitzaren ezaugarriak jasotzen dituen fitxa atxikitu dugu mezu honetan, zure proiektuari zein datorkion hobekien ikusteko.
Gogoratu! Tailerrak antolatu ditugu zurekin laguntzaren eskaera egiteko.
Tailerretan zure eskabidea batera prestatu eta aurkeztuko dugu, urratsez urrats. Ez duzu bakarrik egin behar.
Oraindik izena eman ez baduzu, eman izena orain: plazak mugatuak dira. Hauek dira oraindik plazak dituzten tailerrak (gehiago irekiko ditugu):
Izena emana baduzu, EZ DUZU EZER GEHIAGO EGIN BEHAR: zure zain gaude!
| Data | Txanda | Laguntza | Ordutegia | Izen-ematea |
| Urriaren 5a, astelehena | Goiza | Ezartzea | 10:00-12:00 | Eman izena |
| Urriaren 7a, asteazkena | Arratsaldea | Ezartzea | 15:00-17:00 | Eman izena |
| Urriaren 8a, osteguna | Goiza | Sendotzea | 8:30-9:30 | Eman izena |
| Urriaren 8a, osteguna | Goiza | Ezartzea | 10:00-12:00 | Eman izena |
| Urriaren 13a, asteartea | Arratsaldea | Sendotzea | 13:30-14:30 | Eman izena |
| Urriaren 13a, asteartea | Arratsaldea | Ezartzea | 15:00-17:00 | Eman izena |
| Urriaren 14a, asteazkena | Goiza | Sendotzea | 8:30-9:30 | Eman izena |
| Urriaren 14a, asteazkena | Goiza | Ezartzea | 10:00-12:00 | Eman izena |
| Urriaren 15a, osteguna | Goiza | Sendotzea | 8:30-9:30 | Eman izena |
| Urriaren 15a, osteguna | Goiza | Ezartzea | 10:00-12:00 | Eman izena |
Zure zain gaude!
📌 Ekintzaileei bultzatzeko 2026ko laguntzen deialdia: enpresa-jarduera bat sendotzeko laguntzak
📌 Ekintzaileei bultzatzeko 2026eko laguntzen deialdia: proiektua ezartzeko laguntzak
Edozein zalantza izanez gero, hemen gaude zuri laguntzeko
ekintzailetza@bidasoa-activa.com
Tfno: 943 50 96 00




