28

abe / 2016

30 urte baino ­gutxiago dituen per­tso­nen kontrata­tzeko diru-lagun­tzak – IRUN

logo-aytoirun-printIRUNGO UDALA

Hiri bul­tzada, Ekonomia eta Ogasun Arloa

Iragarkia

Udal honetako Alkate-Lehendakariak 2.182 zk. ebazpena eman du, 2016ko abenduaren 19an, eta honela dio haren xedapen zatiak:

1.  Eranskinean jasotako 30 urte baino ­gutxiago dituen per­tso­nen kontrata­tzeko diru-lagun­tzen oinarri erregula­tzaileak onestea.

2.  Oinarrietako testua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzea.

Irun, 2016ko abenduaren 20a.—Hiri bul­tzada, Ekonomia eta Ogasun Arloko zuzendaria.     (8898)

30 urte baino ­gutxiago dituen per­tso­nen kontrataziorako lagun­tzak eska­tzeko prozedura arau­tzen duten oinarriak.

1.  Xedea.

Irungo udalerrian sustraituta dauden enpresei erraztasunak ematea ohiko merkatuan langabe dauden, Irunen erroldatuta dauden eta Lanbide – Euskal Enplegu Zerbi­tzuan enplegu-eska­tzaile gisa izena emanda dauden 30 urtez azpiko per­tso­nak kontrata­tzeko.

Publizitatearen, lehiaren eta objetibotasunaren prin­tzi­pioak bete­tzeko, gardentasunaren parametroetan, oinarri arau­tzaile hauek sustatu dira, albait hedapen handiena izan dezaten herriko enpresen eta langabeen kolektiboan.
2.  Diru-lagun­tza emateko prozedura.

Diru-lagun­tzak emango dira lehia ez lehiakorraren prozeduraz eta banakako ebaluazioaz.

3.  Onuradun gerta­tzeko betekizunak.

1.— Oinarri hauen xedeko lagun­tza­ren onduradun izateko, honako betekizun hauek bete beharko dituzte enpresek:

— Lantokiak Irungo udalerrian egon behar du.
— Proposatutako kontratazioak enplegu netoa sor­tzea ekarri beharko du kontratatutako per­tsona edo per­tso­nak sartu aurretixeko 3 hilabeteetan enpresan dagoen guztizko batez besteko plantillan.

— Enpresa kontratugileak egunean egon beharko du bere zerga-obligazioetan eta Gizarte Seguran­tza­rekin.

— Enpresa kontratugileak berariaz adierazi beharko du kontratazioa egiteko konpromisoa har­tzen duela, lan-alorrean eta lan-arriskuak prebeni­tze­aren alorrean indarrean dagoen araudia beteko duela eta kontratatutakoari bere zeregina egiteko beharrezkoak diren materiala eta jan­tzia emango dizkiola.

2.— Kontratatutakoen betekizunak.

— Herrian erroldatuta egotea oinarri hauek argitara­tzen diren datan.

— 16 urte edo gehiago eta 30 urte bete gabe eduki­tzea diru-lagun­tza jasoko duen kontratua formaliza­tzen denean.

— Langabe gisa eta enplegu-eska­tzaile gisa ager­tzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbi­tzuan.

— Kontratazioa egin duen dataren aurreko 30 egun naturaletan lanik ez duela egin.

— Kontratazioa egin duen dataren aurreko 30 egun naturaletan ez duela prestakun­tza jarduerarik jaso, hilean 40 ordu baino gehiago osa­tzen dutenik.

— Ahaidetasun-loturarik ez eduki­tzea, alde batetik, ez enpresaburuarekin edo enpresa kontrola­tzen dutenekin, ez zuzendari­tzako karguekin edo, hala dagokionean, ez enpresa kontratugilearen Administrazio Kon­tseiluko kideekin, eta, bestetik, ezta haien ezkontideekin, ondorengoekin eta bigarren mailarainoko odolkidetasunezko edo ezkon­tza-ahaidetasunezko ahaidetasun-lotura duten gainerako ahaideekin ere.

3.— Kontratazio-mota.

— Kontratuak edozein modalitatetan formalizatu ahal izango dira deialdiak ezar­tzen dituen mugen barne.
— Lan-kontratuak kasu bakoi­tzean exijitutako edo diruz lagundutako ­gutxieneko iraunaldia baino lehen eteten badira, entitate onuradunak ­itzuli egin beharko du jasotako diru-lagun­tza. Horren salbuespena izango da kontratuaren etena entitate kontratugilearen borondatez kanpoko arrazoiengatik egin bada; orduan, emandako diru-lagun­tza­ren zati propor­tzionalari uko egin beharko dio.

— Nolanahi ere, diruz lagun daitezkeen kontratuen aldia izango da dagokion deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den egunean hasi eta deialdian bertan ezarritako datara arte, kontratuek egun horretatik harago irautearen kalterik gabe.

4.— Ezin izango dute lortu onuradun-izaera 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Diru-lagun­tzei buruzko Orokorra, 13. artikuluaren 2. eta 3. atalek aipa­tzen dituen ingurunabar batean dauden per­tsona fisikoek edo juridikoek.

4.  Espedientearen instrukzioa, ebazpena eta jakinarazpena.

Hiri bul­tzada, Ekonomia eta Ogasuneko Arloko Ekonomia Bulegoko teknikariak bideratuko du instrukzioa.
Eskaerak alkate­tza­ren ebazpenaren bidez erabakiko dira, eta gehienez ere 3 (hiru) hilabeteko epean jakinaraziko da, dagokion eskaera jaso­tzen denetik kontatuta.

5.  Diru-lagun­tza­ren zenbatekoa.

Enplegurako diru-lagun­tzen zenbatekoa kontratatutakoen soldataren eta gizarte-seguran­tza­ren kostuen %90erainokoa izango da, beti ere deialdiak ezarritako mugen barne.
6.  Emandako diru-lagun­tza­ren justifikazioa.

Diru-lagun­tza­ren xedeko kontratazioa justifika­tzeko, onuradunak honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du 45 eguneko epean, diruz lagundutako kontratua amai­tzen denetik kontatuta, eta nolanahi ere, deialdiak ezar­tzen duen epearen barne.

— Jardueraren amaierako txos­tena. Bertan, beste alderdi ­batzuen artean, hauek adieraziko dira: kontratu mota, iraupena, kontratatutako per­tso­nak egindako zereginak, aplikatu den hitzar­mena, esleitutako maila, diruz-lagundutako epeari dagokion kontratuaren guztirako kostua, soldata eta gizarte kotizazioak eta haiei aplikatutako hobariak edo murrizketak zehazten.
— Lagun­tza honen babesean kontratatutako per­tso­nak sinatutako nomina-ordainagiriak eta haien ordainketaren egiaztagiriak.

— Diru-lagun­tza­ren xedeko kontratuaren iraunaldien TC2/1 eta haien ordainketaren egiaztagiria.

— Gizarte Seguran­tza­ren Diruzain­tza Nagusiaren txos­tena, diru-lagun­tza­ren xede izan den kontratuak iraun duen aldian batez beste izandako plantillari buruzkoa.

— Ardurapeko adierazpena, diru-lagun­tza­ren xedeko jarduna finan­tza­tzeko beste diru-sarrerarik, publikoa nahiz pribatua, lortu EZ duela adieraziz.

— Ardurapeko adierazpena, adieraziz diru-lagun­tza­ren onuradun izateko egoeran dagoela eta datu-kon­tsulta baimen­tzen duela, eredu normalizatuaren arabera. Eska­tzaileak Irungo Udalari baimenik ematen EZ badio inguruabar horiek ofizioz egiazta­tzeko, inprimaki horrekin batera, ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu, zerga-obligazioetan eta Gizarte Seguran­tza­koetan egunean dagoela egiazta­tzeko.

Aurrekoaz gain, eta aurretik aurkeztuta ez badago:
— Kontratatutako per­tso­naren NAN fotokopia.

— Lan-kontratua, aldeek sinatua, eta kontratua Enpleguaren Estatuko Zerbi­tzu Publikoan (SEPE, Contrat@ aplikazioa) erregistratua.

— Gizarte Seguran­tzako Diruzain­tza Nagusiaren txos­tena, diru-lagun­tza­ren xedeko kontratua hasi aurretixeko hiru hilabeteetako batez besteko plantillari buruzkoa.

— Kontratatutako per­tso­naren baimena Udalak Lanbide Euskal Enplegu Zerbi­tzuan kon­tsulta­tzeko ea kontratazioaren aurretik bete egiten zituen deialdi honi dagozkion eskakizunak edo, baimenik ematen ez badu, bete egiten zituen egiaztagiria.
— Kontratatuaren ardurapeko adierazpena, eredu normalizatuaren araberakoa adieraziz:

*  Kontratazioa egin duen dataren aurreko 30 egun naturaletan lanik ez duela egin.

*  Kontratazioa egin duen dataren aurreko 30 egun naturaletan ez duela prestakun­tza jarduerarik jaso, hilean 40 ordu baino gehiago osa­tzen dutenik.

*  Ez duela ahaidetasun loturarik, alde batetik, ez enpresaburuarekin edo enpresa kontrola­tzen dutenekin, ez zuzendari­tzako karguekin edo, hala dagokionean, ez enpresa kontratugilearen Administrazio Kon­tseiluko kideekin, eta, bestetik, ezta haien ezkontideekin, ondorengoekin eta bigarren mailarainoko odolkidetasunezko edo ezkon­tza-ahaidetasunezko ahaidetasun-lotura duten gainerako ahaideekin ere.

7.  Beste diru-lagun­tza ­batzuekiko bateragarritasuna.

Diru-lagun­tza hauek bateraezinak izango dira kon­tzeptu eta xede berarengatik jaso­tzen den beste edozein diru-lagun­tza­gatik, Gizarte Seguran­tzak emandako hobariak lor­tzeko lagun­tze­kin izan ezik.

8.  Ez bete­tzea.

Honako hauek ez-bete­tzeak izango dira, eta, ondorioz, onuradun-izaera eta emandako diru-lagun­tza gal­tzea eta jasotako kopuruak ­itzuli beharra ekarriko dute:

— Diru-lagun­tza­ren xedeko lan-kontratuak exijitutako edo diruz lagundutako iraunaldia baino lehen iraungi­tzea. Salbuespena izango da iraungi­tzea entitate kontratugilearen borondatez egin ez izana.

— Diruz lagundutako proiektua ez egitea.

— Diruz lagundutako proiektua ez justifika­tzea.

— Onuradun-izaera lor­tzeko betekizunak gal­tzea.
9.  Interpretazioa.

Alkate­tza da organo eskuduna oinarri hauen eta dagokion deialdiaren interpretazioan sor litekeen edozein zalan­tza erabaki­tzeko.

10.  Publizitatea.

Azaroaren 17ko Diru-lagun­tzei buruzko 38/2003 Lege Orokorreko 18. eta 20. artikuluek xeda­tzen dutena bete­tzeko, Udalak honako informazio hau igorriko du Diru-lagun­tzen Datu-Base Nazionalera:

— diru-lagun­tza­ren oinarri erregula­tzaileak,

— deialdia,

— imputa­tzen direneko programa eta aurrekontu-kreditua, eta

— diru-lagun­tza­ren xedea edo helburua.

Era berean, deialdia eba­tzi ondoren, Udalak honako informazio hau igorriko du Diru-lagun­tzen Datu-Base Nazionalera:
— onuradunen zerrenda,

— emandako eta onuradunak benetan jasotako diru-lagun­tzen zenbatekoa, eta

— hala badagokio, itzul­tzeko eta/edo ezarritako zigorren ebazpena.

Sarrera hau Diru-laguntzak kategorietan argitaratu da eta , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude