Sailkatu gabea

2014ko KREA BIDASOAKO Pecha Kuchan parte hartu nahi al duzu?

LOGO_2014_PKMaiatzaren 21ean, Krea Bidasoaren beste edizio bat egingo dugu Irunen, Ficoban. Urteko topagunea izango da gure inguruko profesionalentzat, enpresentzat eta ekintzaileentzat. Hemen azkeneko hiru urteetako bideo laburpenak ikus ditzakezue.

Duela bi urte hasi zen ekimen bati jarraipena emateko, PechaKucharen beste edizio bat eginez emango diogu amaiera egunari. Aurkezpen-formatu horrek Japonian du jatorria. Formatu horren berezitasuna da aukezpenak 20 iruditan oinarritzen direla eta  irudi bakoitza 20 segundotan bakarrik egoten dela pantailan.

Eskualdeko profesionalek, enpresek eta ekintzaileek aukera daukazue zuen lana, zuen proiektuak edo zuen esperientziak jendaurrean aurkezteko. Proposamenak aurkezteko epea APIRILAREN 30era arte dago irekita. Erantsita doan dokumentuan, informazio gehiago daukazue ekimenari buruz eta parte hartzeko moduari buruz.

Honako lotura hauetan ikus ditzakezue 2012ko eta 2013ko edizioetako protagonistak eta beren aurkezpenak: Bideoak

PechaKucha Gonbidapena_Krea Bidasoa 2014

Comentarios (0)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.
You need to agree with the terms to proceed

Te puede interesar