Sailkatu gabea

Akuikultura eta arrantza sektorerako dirulaguntzak

Deialdian iragarritako laguntzak 2006an onartu zen Europako Arrantza Funtsaren Erregelamenduan aurreikusita daude, erregelamendu horretatik sortu baita Espainiako Arrantza Sektorearen Programa Operatiboa. Autonomia Erkidegoekin adostuta, Programa hau da Europako Arrantza Funtsaren xedapenak Estatuan aplikatzeko modua zehatzen erakusten duen tresna, eta bera da arrantza sektorearen programaziorako 2007-2013 aldian izango duen estrategia globala formulatzen duena.

2014ko ekitaldian 10.418.387 euro erabiliko dira guztira laguntza programa hau finantzatzeko, eta diru kopuru horretatik 4.306.975,16 euro Europako Arrantza Funtsetik datoz eta 6.111.411,84 euro, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretatik.

Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak onartutako Aginduak dioenaren arabera, laguntza lerro hauetarako proposatzen dira:

a) Itsasontzien egokitzapena

b) Arrantzontzien barruko inbertsioak eta selektibitatea

c) Konpentsazio sozioekonomikoak

d) Akuikultura

e) Ekintza kolektiboak

f) Merkatu berriak garatzea eta sustapen kanpainak, eta

g) Proiektu pilotuak

 Onuradunak eta baldintzak

Laguntza horien onuradunak izan daitezke pertsona fisikoak zein juridikoak, ondasun komunitateak, arrantza erakunde profesionalak, arrantzaleen kofradiak, eta ekoizleen erakundeak, beti ere administrazio egoitza edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan badute eta zerga betebeharrei eta gizarte segurantzarekikoei dagokienez egunean badaude.

Hauek izango dira onuradunen betekizun nagusiak: inbertsioak EAEko lurraldean egitea, eta gastuak eskaera unean hasita egotea eta inbertsioek ingurumenerako ondorio negatiborik ez izatea. Era berean, laguntza horien onuradun diren pertsona edo erakundeek agindu egingo dute laguntzak emandako helburu zehatzerako erabiliko dituztela eta inbertsioak gutxienez bost urtetan mantenduko dituztela.

Eskabide orriak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailak euskal hiru hiriburuetan dituen egoitzetako edozein bulegotan jaso eta entregatu daitezke, edo, bestela web orriaren bitartez.

Ikusi dekretua

Comentarios (0)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.
You need to agree with the terms to proceed

Te puede interesar