Programa honen barruan diruz lagundu ahal izango diren proiektuak, lurralde eremu ezberdinak kudeatzeko balioko duten teknologiak ingurune errealetan ezartzekoak izango dira, hala nola: hiri barruko eta hiriarteko mugikortasuna, eraginkortasun energetikoa eta ingurumena, azpiegituren eta eraikinen kudeaketa eraginkorra, gobernua eta hiritartasuna, segurtasun publikoa, osasuna, hezkuntza, giza kapitala eta kultura, e-merkataritza Finantzatu ahal izango diren gastuak ezarpenari berari dagozkionak izango dira, baita probatuko diren teknologien eraginkortasunaren jarraipenetik eta azterketa sistematikotik eratorritakoak ere.
a) langile kostuak.
b) tresneria eta material kostuak, ikerketa proiekturako erabiltzen badira eta denbora horretan bakarrik.
c) Kontratuzko ikerketaren, jakintza teknikoen eta merkatuko prezioan kanpoko iturrietatik erositako edo lortutako patenteen kostuak, baldin eta lehia irekiko baldintzetan eta kolusioko elementurik gabe gauzatu bada eragiketa; baita jarduerara bakarrik bideratutako aholkularitzako eta antzeko zerbitzuetako kostuak ere.
d) proiektutik zuzenean eratorritako gastu orokor osagarriak.
e) bestelako funtzionamendu kostuak, ikerketa jardueratik zuzenean eratorritako material, hornidura eta antzeko produktuen kostuak barne.
Comentarios (0)