Noiz arte egongo da indarrean 2014ko diru laguntza deialdi hau?
2014 urterako diru laguntza deialdia: 2014ko urriaren 15era arte indarrean, edo aurrekontua amaitu arte.
Diruz lagunduko diren jarduerak ENERGIA BERRIZTAGARRIEN alorrean:
- Eguzki-instalazio termikoak.
- Biomasa erabiltzeko instalazioak, energia termikoa eta/edo elektrikoa ekoizteko, azken honen kasuan 2
MW-eraino; baita biomasa landan tratatzeko ekipoak ere. - Geotermia-instalazioak.
- Sare elektrikotik isolatutako instalazioak, hala nola fotovoltaikoa, eolikoa edo minizentral hidroelektrikoak: 100 kW-eraino.
- Sare elektrikora konektatutako instalazioak, hala nola fotovoltaikoa, eolikoa edo minizentral hidroelektrikoak: 1 MW-eraino.
- Bideragarritasun azterlanak.
Dokumentazioa aurkezteko:
Eskabideak EEEren bulegoetan aurkeztuko dira, edo posta zertifikatuaz bidaliko dira, honako helbide honetan:
EEE – Energiaren Euskal Erakundea
5020 Posta Kutxa
Bizkaia plaza eraikina
Urkixo zumarkalea, 36 – 1. solairua
48011 Bilbo
Ref.: BERRIZTAGARRIAK 2014.
Comentarios (0)