Euskadiko enpresak kanpoan sortu, ezarri eta garatzea bultzatzeko Kanpo Ezarpenetarako Gauzatu Programa arautzen duen Aginduan aurreikusitako laguntzak, itzuli beharreko aurrerakin gisa, 2014 ekitaldian emateko deialdia.
2014ko urriaren 31 baino lehenago eratu beharko dira enpresa berriak, baita dagoeneko ezarrita dauden enpresen partaidetzak eskuratu ere. Era berean, inbertsioak 2014an gauzatu beharko dira.
Eskabideak aurkezteko epea deialdirako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da eta 2014ko irailaren 16an amaituko da.
Comentarios (0)