«Nekazari Gazteentzako Planaren xede nagusia da euskal nekazaritza sektorean nekazari gazteak sartzea eta mantentzea. Horren guztiaren planteamendua da jarduera garatzea, eta nekazarien bizi baldintzak euskal gizarteko gainerakoenekin homologagarri egitea. Nekazari Gazteen Planaren neurrien barruan daude 41 urtetik beherako nekazari gazteei ematen zaizkien hasteko laguntzak, nekazaritzako ustiapenen titular edo titularkide gisa sartzeko: hau da, gazteak nekazaritzako ustiapenen titularitatea lortze aldera, instalatzeko egindako gastuei eta hartutako maileguei erantzuteko laguntzak ematea.
Nekazari gazteak instalatzeko laguntza horiek aurreikusita daude Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapeneko 2007-2013 Programan –Europako Batzordeak 2008ko otsailaren 15eko Erabakiaren bidez onartutakoan–, 1. ardatzeko (nekazaritza eta basogintza sektorearen lehiakortasuna handitzea) neurrien artean.
Comentarios (0)