Agindu honen xedea, 2015. urtean zehar burutuko diren antzerkiko profesionalak prestatzeko programa eta jarduerei diru-laguntzak emateko arauak ezartzea eta deialdia egitea da.
2.– Ez dira diruz lagunduko, goi mailako hezkuntzaren arloren bateko edozein eremuri atxikitako programa erregelatuak aurkezten dituzten proiektuak, zentro publikoetako zein pribatuetakoak izan.
2. artikulua.– Modalitateak eta baliabide ekonomikoak.
1.– Diru-laguntza hauen gehienezko zenbateko orokorra 88.000 eurokoa da; halere, zenbateko hori handitu ahal izango da lehen xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.
2.– Diru-laguntza hauen gehienezko zenbateko orokorra era honetan banatuko da deialdi honek dituen bi laguntza-modalitateen artean:
a) 83.000 euro antzerkiko profesionalen prestakuntza integrala lortzera zuzendutako ikastaroak antolatzeko.
b) 5.000 euro antzerkiko profesionalen prestakuntzarekin lotutako arlo zehatzetako prestakuntza jarduerak antolatzeko.
Eskaerak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak nola tramitatu behar diren azaltzen dituzten argibideak euskadi.net-en honako helbide honetan daude ikusgai:
– Antzerkiko profesionalen prestakuntza integrala lortzera zuzendutako ikastaroen modalitatea: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2015/prestakuntza_integrala/y22-izapide/eu/
– Antzerkiko profesionalen prestakuntzarekin lotutako arlo zehatzetako prestakuntza jardueren modalitatea: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2015/prestakuntza_zehatza/y22-izapide/eu/
Comentarios (0)