Sailkatu gabea

2015. Etxetresna elektrikoen Renove plana

eve energia bilaketarekin bat datozen irudiakPROGRAMAREN HELBURUA, DESKRIBAPENA ETA DIRU LAGUNTZEN EZAUGARRIAK

1.1 Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, Eusko Jaurlaritzaren energia politikaren helburuekin bat etorriz, behar den bultzada publikoaren bidez, honako misio hau gauzatzen laguntzen du: energiaren kontsumoan eraginkortasuna areagotzen, energia sistema lehiakorrago, seguruago eta iraunkorrago lortzen, ingurumen eragina edo inpaktua gutxitzen, kontsumitzeko energia gutxiago erabiltzen eta kanpoko baliabideen mendekotasuna murrizten.

Energia baliabideen urritasunak eta energiaren erabilerak ingurumenean dituen eraginak ekarri dute gero eta kezka handiagoa izatea administrazioaren aldetik zein gizartearen aldetik energia gaiaren inguruan. Beraz, laguntzen programa honen helburu nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) etxebizitzetan energiaren kontsumoa murriztea, ohiko etxebizitzetan energia-eraginkortasun gutxiko etxetresna elektrikoen ordezkapenaren bidez, eta horien ordez eraginkortasun handiko etxetresnak jartzea.

1.2 Programa honen barruan ematen diren diru laguntzak itzuli beharrik gabeko diru laguntzak dira.

info +

Comentarios (0)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.

Te puede interesar