Sailkatu gabea

Irunen euskara susta­tzeko ekimen plana (ESEP) gara­tzeko edota osa­tzeko antola­tzen diren jarduera eta egitasmoetarako diru-lagun­tza deialdia.

logo ayuntamiento irun bilaketarekin bat datozen irudiakIrungo Udal Batza­rrak, 2014ko abenduaren 18an, Irunen Euskara Susta­tzeko Ekin­tza Plana (ESEP) onartu zuen. Plan honek xeda­tzen ditu administrazio publikoetarako hizkun­tza politikak hurrengo urteetan landu behar dituen helburu estrategikoak:

— Euskararen jabekun­tza.

* Euskararen jabekun­tza edo eskura­tze-prozesua hiru esparrutan: familia bidezko transmisioa, euskarazko irakaskun­tza, eta helduen euskaldun­tzea edota euskaldun­tze-alfabeta­tzea.

— Euskararen erabilera.

* Etorkizuneko erronka nagusia euskaldun guztien­tzat, bereziki belaunaldi berrietako euskaldunen­tzat, euskara helduaroko erabilera eremu berezi eta garran­tziz­koetarako erakargarri eta gaztelania bezain baliozko egitea da. Herritarrei eskain­tzen zaizkien zerbi­tzu guztiak bi hizkun­tze­tan emateko gaitasuna egongo dela bermatu beharra dago.

— Euskararen elikadura.

* Hizkun­tza eroso eta erraz hitz egitea, horretarako, euskarazko kalitatezko sorkun­tza sustatu eta babestuz, euskarazko kon­tsu­moa indartuz eta kultura digitalaren garai hauetan, ahalegin bereziak bideratuz sareko eduki eta aplikazioak euskaraz izateko.

Horiek horrela, Irungo Udalak, Euskara Arloaren bitartez, Irunen Euskara Susta­tzeko Ekimen Plana (ESEP) gara­tzeko edota osa­tzeko antola­tzen diren jarduera eta egitasmoak diruz lagun­tzeko arauak finkatu ditu.

info +

Comentarios (0)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.

Te puede interesar