Onuradunak:
Laguntza horien onuradun izateko, proiektuak ekitaldi naturalean egikaritu beharko dira, dagokion deialdian, diru-laguntzen bi ildoetako edozeinen bidez.
1. lerroa, Merkatariak: Jarraian adierazten diren multzo, talde edo EJZren epigrafeetako batean ari den merkataritza jarduera baten titularrak diren pertsona fisiko eta juridikoak, diru-laguntzaren xedeko proiektuko «eragile bultzatzailea» gisa jardungo dutenak:
64. multzoa, establezimendu egonkorretan jan-edatekoak eta tabakoa txikizka saltzen dituzten komertzioak.
65. multzoa, establezimendu egonkorretan jan-edatekoak eta tabakoa ez baizik eta industria produktuak txikizka saltzen dituzten komertzioak.
97. multzoa, zerbitzu pertsonalak.
676. taldea, zerbitzuak txokolategietan, izozki dendetan eta hortxata dendetan.
«Establezimendu atxikia» bezala parte hartu ahal izango dute, horregatik onuradun-izaera lortzeko aukerarik gabe, aurreko multzo, talde edo epigrafeetako batean sartuta dauden establezimenduek ez ezik, honako hauetako batean sartuta daudenek ere:
671. talde, zerbitzuak jatetxeetan.
672. taldea, zerbitzuak kafetegietan.
673. taldea, zerbitzuak kafetegi eta tabernetan, jaten ematen dutenetan eta ez dutenetan.
Honako jarduera hauek espresuki AT geratzen dira:
647.4. epigrafea, edozein jan-edatekoren txikizkako merkataritza auto-zerbitzu erregimenean edo supermerkatuetako bitariko erregimenean; halakoak dira saltokiaren azalera 400 metro koadrokoa edo handiagoa denean.
655. taldea, erregai, karburante eta labaingarrien txikizkako merkataritza.
Diru-laguntzak emateko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren (DLO) 11.3 artikuluan xedaturikoari jarraiki, berezko izaera juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoek, publiko nahiz pribatuek, aurkeztu ahal izango dute beren eskera.
Eskaera berezko izaera juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoek, publiko nahiz pribatuek, egiten badute, nola eskaeran hala esleipenaren erabakian espresuki adieraziko dira elkartekide bakoitzak bere gain hartutako konpromisoak, baita haietako bakoitzagatik aplikatu beharreko diru-laguntzaren zenbatekoa ere, pertsona horiek ere onuradun izango baitira. Nolanahi ere den, elkarteari dagozkion betebeharrak betearazteko nahikoa ahalak dituen ordezkari bat izendatuko da. Elkartea ez da desegingo DLO legearen 39. eta 65. artikuluetan aurreikusitako iraungitze epea igaro arte.
2. lerroa, Merkatari elkarteak: Aurreko atalean deskribatutako merkatarien elkarteak.
Xedea: Irungo txikizkako merkataritzaren sektorea babestea, PERCO-n markatutako helburua (Irun merkataritza-hiri gisa kokatzea) lortzen lagunduko duten estrategia kolektiboak sustatuz (ikusi oinarrien I. eranskina).
Aurkezteko epea:
Interesatuta daudenek eskaera hilabeteko epean aurkeztu ahal izango dute Irungo Udalean, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatuta,beren eskaera Irungo Udalean, aurrez aurre HAZn (San Martzial kalea, 2), postaz (San Juan plaza 1, 20304 Irun) edo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (www.irun.org/sac).
Comentarios (0)