Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak eta jarduketak.
Ondorengo hiru neurritan zehaztutako inbertsioak eta jarduerak lagungarriak izango dira:
- 04 neurria: Aktibo fisikoetan egindako inbertsioak. Neurri honen barruan ondoko azpineurriak sartzen dira:
a) 04.3 azpineurria: Azpiegiturak egitea basogintza garatzeko, modernizatzeko edo egokitzeko. 08 neurria: Inbertsioak, basoguneak ugaritzeko eta basoen bideragarritasuna hobetzeko. Neurri honen barruan ondoko azpineurriak sartzen dira:
a) 08.1 azpineurria: Baso-sartzea eta baso azalera sortzea.
b) 08.2 azpineurria: Nekazaritza eta basogintzako sistemak ezartzea.
c) 08.3 azpineurria: Suteek, natur hondamendiek eta zorigaitzek eragindako kalteei aurre hartzeko laguntza.
d) 08.4 azpineurria: Suteek, natur hondamendiek eta zorigaitzek eragindako kalteak konpontzeko laguntza.
e) 08.5 azpineurria: Baso ekosistemak egokitzeko gaitasuna eta ingurumeneko balioa handitzeko inbertsioak.
f) 08.6 azpineurria: Basogintzako teknologietarako eta baso produktuak eraldatzeko, mobilizatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak.
- 15. neurria: Baso ingurumeneko zerbitzuak, klima zerbitzuak eta basoen zaintza. Neurri honen barruan ondoko azpineurriak sartzen dira:
a) 15.1 azpineurria: Basoen ingurumen balioa handitzen duten landaketen kudeaketa.
b) 15.2 azpineurria: Kanpoko espeziez osatutako baso landaketen ordez bertako basoak landatzea.
c) 15.3 azpineurria: Bertako basoen kontserbazioa.
I ATALA. 04 NEURRIA: Aktibo fisikoetan egindako inbertsioak. Diruz lagundu daitezkeen jarduerak, zenbatekoak eta ehunekoa, onuradunak, baldintza bereziak eta lehentasun irizpideak.
- oinarria. 04.3 azpineurria: Azpiegiturak egitea basogintza garatzeko, modernizatzeko edo egokitzeko.
- Diruz lagundu daitezkeen jarduerak:
Azpiegiturak egiteko inbertsioak eta gastuak, baso sektorea garatzeko, modernizatzeko edo egokitzeko:
— Baso bideak eraiki eta hobetzea.
Eskaerak aurkezteko epea.
Diru laguntzen eskaerak baso ustiategiari dagokion eskualdeko nekazaritza bulegoan aurkeztuko dira. Aurkezteko epea deialdia argitaratu eta bi hilabete bete ondoren bukatuko da.
Comentarios (0)