Merkataritzako establezimendu berriak sortzea eta irekitzea elementu gisa aurkezten da lehiakortasunaren eta sustapen ekonomikoaren estrategian hiriko gunea eta gure ingurunearen gizarte kohesioa berritzeko. Enpresa berriak dira balio erantsi bat emateko xedearekin hasieratik kudeatzeko eredu berriak aplikatzeko apustua egin ahal dutenak, kontuan izanik eredu berri horiek egitura eta ehundura ekonomikoaren birsorkuntza bat eragin dezaketela hirian.
Irun 2020 Estrategia Planak tokiko ekonomia aktibatzeko asmo garbiko berrikuntza ezartzen du zehar lerro gisa, negozio-aukera berriak bultzatzeko xedearekin, aukera horien azken helburua lanpostu berriak sortzea izanik. Planak duen estrategia-ildo nagusienetako bat gisa «Irunek merkataritzako eta zerbitzu hiri gisa duen nortasun bikoitza bultzatzea eta berritzea» jasotzen da. Ildo horretatik, 2013an landu zen PERCO Irungo Merkataritza Biziberritzeko Planean islatzen da kalean bertan kokatutako negozioen arteko kooperazioa baita negozio horiek pertsonekin duten garrantzia ere hiriaren kokapena bilatzekoan, eta aldi berean Udalaren ekimen pribatuak duen rol bideratzailea, kalea biziagoa izan dadin.
Oinarri hauetako laguntzen xedea da jarduera bideragarri berriak erakartzea, baita bertan bideratzen diren merkataritza lokal eta jarduera guztiek eragin positiboa izan dezaten hiriko merkataritzako hiriko ingurune bat lortzeko, balio erantsia eragiten duena komertzioentzat, bezeroentzat, bisitarientzat eta egoiliarrentzat. Horregatik, higiezinetako behe solairuetan egiten den edo egin litekeen jarduerak kanpora ematen duen irudiaren garrantzia aintzat hartuz, bidezkoa da gaur egun erabiltzen ez diren lokalak biziberritzeko, berriztatzeko hainbat neurri hartzea, baita hobetzeko beharra duten jardueretarako eta dauden lokalak berritzeko ere.
1. Diru-laguntzaren xedea.
Oinarri hauen xedea da jarduera ekonomikoa eta komertziala bultzatuko duten diru-laguntzak ematea arautzea, hiriko ehuna biziberritzea, enpresa berriak sortzea eta Irungo udalerrian hutsik dauden lokaletan kokatuko diren komertzio berriak irekitzea.
2. Onuradunen betekizun bereziak.
Laguntza hauen onuradunak izan ahal dira pertsona fisiko edo juridikoak eta ondasunen erkidegoak, zeinak ezarri berria den jarduera ekonomiko baten eta/edo ireki berria den establezimendu berri baten titularrak direnak; jarduera bide publikotik sarrera zuzena duen lokal batean gauzatuko da eta haien kargura egingo dira obrak, instalazioak eta, oro har, birgaitzeko jarduketak; hain zuzen pertsona horiek titularrak diren jarduera ekonomikoaren lokalean.
Ondorio horietarako, k-Biziak Proiektuaren Oinarrietan definitutako eremuetatik abiatuz –oinarri horien bidez arautzen da Irungo «Hiriko Enpresa zentroan» instalatzeko laguntzak emateko prozedura (2016ko apirilaren 28ko 79 zenbakiko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala)–, hainbat eremu bereizten dira, establezimenduaren kokapenaren arabera (ikus oinarri hauekin arautzen den deialdiaren eranskina):
— Urdanibia plaza – Alde zaharra ingurua.
— Aipatutako deialdian azaltzen diren gainerako inguruak.
— Hiriko gainerakoa.
Espresuki baztertzen dira laguntza hauetatik Administrazio Publikoei zuzendutako laguntzak, baita haien mendean egon litekeen edozein erakunde autonomo, enpresa eta sozietate, maila nazionalean edo nazioarteko m,ailan ezarpen handia duten enpresak edo haien eskumendeko entitateak eta finantza erakundeak.
Era berean, baztertzen dira udalerriaren barruan jarduera bat lekualdatzea izan litezkeen jarduerak, eta salbuespena izango litzateke Bidasoa bizirikeko enpresa zentroan jarduera burutzen duten enpresen kasua.
3. Proiektuen balorazioa: irizpideak eta batzordea.
Tramitea hasi aurretik, negozio-proiektuak diruz laguntzeko kalifikazioa lortu beharko du Bidasoa bizirikeko Autoenplegu zerbitzuetatik, deialdiko 5.1.e) oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz.
Aurkeztutako eskaerak aztertu eta balioesteko, Balioespen Batzordea eratuko da. Dagokion deialdiak zehaztuko du bere osaketa.
Negozio-proiektua ezartzeko egin beharreko esku-hartzeetako balorazioan Batzordeak erabiltzen dituen irizpideak hauek dira:
a) Udalerrian duen kokapena; gehienez, 10 puntu.
b) Lokalaren ezaugarriak: Kokapena, okupatutako salmenta-azalera; gehienez, 10 puntu.
c) Proiektu teknikoaren kalitatea, eraikitze- eta diseinu esku-hartzea, esku-hartzeak higiezinaren elementuetan izango duen eragina Gehienez, 5 puntu.
d) Negozio-proiektuaren elementu berritzaileak: Gehienez, 5 puntu.
e) Sortuko duen zuzeneko enplegua, pertsonak erakartzeko gaitasuna eta ingurura erakartzen duen pertsona-fluxua eta ezarriko duen jarduerak kanpoan izango duen hedadura; gehienez, 10 puntu.
Aurkezten diren eskaerek gutxienez 20 puntuko balorazioa eduki behar dute, arestian aipatutako irizpideekin bat etorriz. Horrela izan ezean, baztertu egingo dira.
4. Laguntza emateko prozedura.
Diru-laguntzak emango dira lehia prozeduraz eta banakako ebaluazioaz.
Organo instruktoreak eskumena duen organoari aurkeztuko dio ebazpen proposamena eskatutako diru-laguntza eman den ala ez espresuki adierazita, zenbatekoa adieraziz eta, hala behar izanez gero, diruz laguntzen den esku-hartzearen gauzatze epea ere bai.
5. Diru-laguntzaren zenbatekoa.
Onuradunak izateko baldintzak dituzten eskaerek diru-laguntza bat izango dute eta horien zenbatekoa Balorazio Batzordeak aurkeztutako proiektuari ematen dion puntuazioaren arabera kalkulatuko da, ondoko baremoaren arabera:
Finantzaketa %a Gehienez
Alde zaharra % 30 15.000,00
K-Biziak-gainerakoa % 25 12.000,00
Hiriko gainerakoa % 20 10.000,00
Diruz lagunduko dira gastu hauek: igeltserotza, iturgintza, elektrizitatea, kristalgintza, klimatizazioa eta, oro har, esku-hartzea burutzeko tramitatzen den obra lizentzia eskaerari atxikitutako aurrekontuan adierazten diren guztiak. Baita arotzeria, erakusketariak zein altzariak instalatzekoak, pintura, apaingarriak eta lokala apaintzekoak eta, oro har, lokala irekitzeko behar diren gastu guztiak, nahiz eta onrarako lizentziarik behar ez horretarako.
Ez dira inolaz ere laguntzeko gastutzat hartuko zeharkako zergak (BEZ, EIOZ,…) ezta esku-hartzea egiteko eta / edo jarduera abian jartzeko beharrezkoak diren dagozkion lizentzien tramitazioaren gastua ere (obra, jarduera…).
Deialdiak zehaztuko du aurretikako gastuak eta konturako ordainketak egin daitezkeen hala behar izanez gero, ebazpenak zehaztuko ditu horien zenbatekoa. Laguntza hauen xedea jarduera ekonomikoa sustatzea denez, ez da beharrezkotzat jotzen bermeak ezartzea.
Gehienezko zenbateko batez emango da diru-laguntza eta likidatu egin beharko da aurkezten den justifikazioaren arabera. Diru-laguntza emateko kontua hartu diren baldintzak aldatzen badira ere, ez dute inolaz ere aldaketarik eragingo ebazpenean.
Diru-laguntza hau bateragarria da onuradunak esku-hartze berea finantzatzeko lor lezakeen beste edozein diru-sarrerarekin batekin; horretarako legokeen muga bakarra da oinarri hauen bidez emandako zenbatekoak ezingo du inolaz ere gainditu diruz lagundutako esku-hartzearen kostua, ez laguntza hauekin bakarrik ezta beste diru-laguntzekin, laguntzekin, diru-sarrerekin edo bitartekoekin batera ere.
6. Prozeduraren instrukzioa eta ebazpena.
Laguntza emateko prozeduraren instrukzioa Ogasun, Sustapen Ekonomiko eta Plan estrategikoko Bulegoko teknikoari dagokio. Emateko prozeduraren ebazpena Alkate-lehendakariari dagokio, Balorazio Batzordearen txostena eman ondoren.
7. Esku-hartzearen justifikazioa.
Diruz lagundutako esku-hartzea era zuzenean justifikatzeko, onuradunak berezitutako eran erregistratu beharko du egoeraren balantzean esku-hartzearen zenbatekoa eta amortizazioa, baita jasotako diru-laguntzaren/laguntzen saldoa, kontularitzako ekitaldi bakoitzaren emaitza transferitzeko, hori guztia indarrean dauden kontularitzako araudi eta oinarrien arabera.
Diru-laguntzaren xedea den esku-hartzea justifikatzeko xedearekin, diru-laguntza eman zaiola jakinarazi eta gehienez sei hilabeteko epean, onuradunak aurkeztu beharko ditu:
— Diru-laguntzaren onuradun izateko egoeran dagoela esaten duen erantzukizunpeko adierazpena eta datuak kontsultatzeko baimena eredu normalizatuaren arabera.
— Proiektu bererako bestelako laguntza eskatu edo/eta jaso izanaren gaineko erantzukizunpeko adierazpena. Baiezko kasuan, jasotako zenbatekoak eta haien jatorria zehaztu beharko da, eredu normalizatuaren arabera.
— Egindako esku-hartzearen azalpen-memoria, dokumentazio grafikoarekin.
— Egindako esku-hartzea justifikatzen duten fakturak eta ordainketaren agiriak.
— Esku-hartzea egin den lokalak jarduera gauzatzeko indarrean dagoen araudia betetzearren egiaztagiria.
8. Onuradunaren obligazioak.
Diru-laguntzaren onuradunaren obligazioak hauek dira:
— Diruz lagundutako esku-hartzea egitea.
— Diruz lagundutako esku-hartzea justifikatzea.
— Jarduera martxan mantentzea diruz lagundutako esku-hartzea egin den lokal berean gutxienez 2 urtez, esku-hartzea justifikatzeko erabili den azken fakturaren datatik edo EJZen alta eman den datatik, azken hau geroagokoa bada.
— Hedatzea lokalean egindako esku-hartzea Udalaren laguntzarekin egin dela lokalean diru-laguntza ematea eragin duen jarduera martxan dagoen bitartean.
— Onuradun izatea ahalbidetu zuten betekizunak mantentzea.
— Udalaren eskura jartzea udalak konprobatzeko bidezkotzat jotzen dituen ekintza guztiak oinarrietan eta deialdian adierazten diren betekizunak benetan betetzen direla egiaztatzeko.
— Ezin izango da lokalaren erabilpena bertan behera utzi ezta aldatu ere edo «bizien arteko» eskualdatzea egin, salbuespena izanik behar bezala justifikatutako inguruabarrak gertatu izana, zeinak Udalaren aurrean justifikatuak eta honek aintzatetsiak eta onartuak izan behar baitute, gutxienez bi urteko epean diruz lagundutako esku-hartzea justifikatzeko erabili diren azken fakturaren datatik edota EJZ-en altaren datatik -hau geroagokoa denean-. Jarduera bertan behera gertatzen bada, onuradunak horren berri emango dio Udalari derrigorrez. Aurrekoa gorabehera, berriztatutako lokalaren jabea onuraduna bada, jardueraren aldaketa baimendu ahalko da baldin eta bigarren jarduera hori diru-laguntza lortu zuen jardueraren kategoria berekoa bada.
— Esku-hartzea egingo den lokala erabilgarri egongo da gehienez hiru hilabeteko epean, birgaitzeko lanak amaitzen diren datatik.
— Aurretik edo aldi berean, esku-hartzea egiteko diru-laguntza eskatu den lokalean egingo dira Administrazioak agindutako derrigorrezko obrak.
— Behintzat, justifikatzeko unean egiaztatu beharko da esku-hartzea egingo den lokalak betetzen duela jarduera gauzatzeko indarrean dagoen araudia eta hala dela egiaztatzen duen dokumentazioa baduela.
— Hala badagokio, organo emaileari ematea helburu berarekin Administrazioetatik edo erakunde publiko zein pribatuetatik lortu diren diru-laguntzen edo laguntzen berri.
— Ematen duen organoari jakinaraztea diru-laguntza emateko kontuan hartutako edozein inguruabar aldatzen bada.
— Oro har, oinarrietan eta deialdian ezarritako guztia betetzea eta, bereziki, diru-laguntza erabiltzea xede zehatz horretarako eta, hala badagokio, adierazten diren epeetan egitea.
Oinarri hauen bidez arautzen diren laguntzen eskaera egiten bada, berekin dakar onartzen direla klausula guztiak, baita dagokion deialdiari buruzkoak ere. Era berean, horrekin batera laguntza horien xede diren lokaletan lortutako irudiak erabiltzeko eskubidea ematen zaio udalari.
9. Oinarriak ez betetzea.
Ez-betetzat emango da eta onuradun izaera galduko da, baita emandako diru-laguntza ere eta jasotako zenbatekoak itzuli egin beharko dira oinarri hauetan eta deialdian ezarritakoaren arabera, legozkiokeen legezko ekintzen eta zigorren kalterik gabe, oinarrietan zein deialdian jasotzen diren betebeharren bat betetzen ez bada, eta zehazki:
— Diruz lagundutako proiektua ez egitea.
— Udalak finantzatutako proiektu bat dela ez hedatzea.
— Diruz lagundutako proiektua ez justifikatzea.
— Onuraduna izateko betekizunak galtzea.
— Oro har, oinarrietan eta deialdian, negozio proiektuko jarduketa egikaritzeko lizentziak eta bestelako baimenak lortzeko ematen den/diren ebazpenean edo ebazpenetan eta/edo komunikazioetan jasotzen diren betebeharretako eta baldintzetako ez betetzea.
Ez-betetzeren bat gertatuz gero, laguntzak itzuli beharko dira:
— Onuraduna lokalaren jabea bada, jasotako laguntza guztiak eta laguntza ordaindu denetik sortutako legezko interesak.
— Onuraduna lokalaren maizterra bada, itzuli beharreko kopurua izango da 8. oinarrian ezarritako bi urteko epea betetzeko falta diren hiruhilekoen kopuruari dagokion proportzioa izango da, handiagora biribilduta, eta zenbateko horri gehituko zaizkio laguntza ordaindu denetik sortutako legezko interesak.
10. Oinarrien eta deialdiaren interpretazioa.
Oinarri hauen eta deialdi honen interpretazioaz sor litekeen edozein zalantzari buruz, Alkatetzaren Ebazpenaren bidez ebatziko da, Balorazio Batzordeak txostena eman ondoren.
11. Arau-hausteak eta zehapenak.
Arau-hauste eta zehapen gaietan azaroaren 7ko Diru-laguntzetako 38/2003 Lege Orokorra aplikatuko da.
12. Publizitatea.
Azaroaren 17ko Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Legearen 18. eta 20. artikuluek xedatzen dutena betetzeko, Udalak Diru-laguntzen Datu-Base Nazionalari jakinaraziko dio ondoko informazioa:
— Diru-laguntzaren oinarri erregulatzaileak,
— Deialdia,
— Inputatzen diren programa eta aurrekontu kreditua,
— Diru-laguntzaren helburua.
Era berean, deialdia ebatzi ondoren, Udalak Diru-laguntzen Datu-Base Nazionalari jakinaraziko dio ondoko informazioa:
— Onuradunen zerrenda.
— Emandako eta onuradunak benetan jasotako diru-laguntzen zenbatekoa, eta
— Hala badagokio, itzultzeko eta/edo ezarritako zigorren ebazpena.
Comentarios (0)