Sailkatu gabea

Lizitazio Iragarkia: Irunen lokal, nabe edo pabilioi bat errentan har­tzeko kontratazioa, Gordailua eraikinaren biltegi eta tailer osagarri gisa erabil­tzeko.

1. Erakunde eslei­tzailea.

a) Erakundea: Gipuzkoako Foru Aldundia.

b) Espedientea tramita­tzen duen zerbi­tzua: Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko Idazkari­tza Teknikoa.

c) Dokumentazio eta informazioa har­tzeko tokia:

1) Zerbi­tzua: Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko Idazkari­tza Teknikoa.

2) Helbidea: Julio Caro Baroja Plaza, 2 – 3. pisua.

3) Udalerria eta posta kodea: 20018 Donostia.

4) Telefax: 943.217.158.

5) Posta elektronikoa: kontratazioamla@gipuzkoa.eus.

7) Kontrata­tzailearen profilaren interneteko helbidea: https://egoi­tza.gipuzkoa.eus/es/perfil-contratante-nuevo.

8) Informazioa lor­tzeko azken eguna: Eskain­tzak jaso­tzeko azken eguna.

2. Kontratuaren xedea.

a) Mota: Pribatua.

b) Deskripzioa: Errentan har­tzea Irunen lokal, nabe edo pabilioi bat, Gordailua eraikinaren biltegi eta tailer osagarri gisa erabil­tzeko.

c) Lotekako zatiketa: Ez.

d) Lekua: Donostia, Gipuzkoa.

3. Tramitazioa eta prozedura.

a) Tramitazioa: Arrunta.

b) Prozedura: Lehiketa publikoa.

c) Enkante elektronikoa: Ez.

d) Eslei­tzeko irizpideak: Irizpide bat baino gehiago (ikus Baldin­tza Administratibo Berezien karatularen 15. atala).
4. Lizitazio tipoa.

108.000 euro gehi 22.680 euro BEZ gisa (% 21); guztira, 130.680 euro lehen bost urtetarako.
5. Bermeak.

Ez dira eska­tzen.

6. Lizita­tzailearen betebeharrak.

a) Jarduteko gaitasuna: Baldin­tza Administratibo Berezien Agiriak 9.4. klausulan ezarritakoaren arabera egiaztatuko da.
7. Eskain­tzen edo parte har­tzeko eskaeren aurkezpena.

A) Aurkezteko azken eguna: Hilabeteko (1) epean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

b) Aurkezpen modalitatea: Ikus Baldin­tza Administratibo Berezien Agiriak 9. klausula.

c) Aurkezteko tokia:

1) Erakundea: Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko Idazkari­tza Teknikoa. Departamentuko Erregistroa.

2) Helbidea: Julio Caro Baroja plaza, 2 – 3. solairua.

3) Udalerria eta posta kodea: 20018 Donostia.

e) Aldaerak baimen­tzen diren: Ez.

8. Eskain­tzak ireki­tzea (2. eta 3. Gutunalazak).

a) Helbidea: Julio Caro Baroja plaza, 2 – 3. pisua.

b) Udalerria eta posta kodea: 20018 Donostia.

c) Data/Ordua: Gipuzkoako Foru Aldundiaren kontrata­tzailearen profilean adierazitako toki, data eta orduan egingo da.

9. Iragarkien gastuak.

Kontratuaren esleipendunaren kargura izango dira 300,00 euro arteko gastuak.

10. Bestelako argibideak.

a) Kontratazio espedientea hau aurretiaz izapide­tze­koa da, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren aurrekontu orokorren kargurako gastu espedienteen aurretiazko tramitazioari buruzko 37/2006 Foru Dekretuak, abuztuaren 2koak, 4. eta 5. artikuluetan xedatutakoari jarraituz. Horrenbestez, gastua xeda­tze­aren aurreko uneraino iri­tsi daiteke, baina ezin da aurrekontu krediturik konprometitu.
b) Kontratuaren baldin­tza administratibo berezien agiria Gipuzkoako Foru Aldundiko web orrian lortu daitezke. (https://egoi­tza.gipuzkoa.eus/es/perfil-contratante-nuevo).

Donostia, 2017ko abenduaren 27a.—Segundo Diez Molinero, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko idazkari teknikoa.

Comentarios (0)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.
You need to agree with the terms to proceed

Te puede interesar