Aurten ere Sunny Side of the Doc dokumentalen nazioarteko azokan (Arroxela, 2018ko Ekainaren 25etik 28ra) Basque Audiovisual standa antolatuko du Etxepare Eukal Institutuak, Zineuskadi eta EIKEN ikus-entzunezko klusterrarekin elkarlanean. Azoka hau Europan burutzen den nazioarteko dokumentalen azoka nagusienetakoa da, eta bertan elkartzen dira dokumentalen alorreko 500 enpresetako 2.000 ordezkari baino gehiago, horietako 350 dokumentalen erosleak.
–Additional Group Stand Pass: ekoiztetxe bereko bigarren pertsona batek izena emateko.
–Newcommers Stand Pass: azokara lehen aldiz doazen ekoiztetxeentzat, pitching aukeraketara proiektu bat aurkezteko aukera eta katalogoan agertzekoa ematen ditu.Enpresak izena eman ostean, profesional account delakoaren bitartez, akreditazioak ekoiztetxeko pertsonei egokitu, pitchingetarako proposamenak bidali eta proiektuak inskribatu ahal izango dira.
Comentarios (0)