Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak eta jarduketak.
Ondorengo hiru neurritan zehaztutako inbertsioak eta jarduerak lagungarriak izango dira:
1. 04 neurria: Aktibo fisikoetan egindako inbertsioak. Neurri honen barruan ondoko azpineurriak sartzen dira:
a) 04.3 azpineurria: Azpiegiturak egitea basogintza garatzeko, modernizatzeko edo egokitzeko.
2. 08 neurria: Inbertsioak, basoguneak ugaritzeko eta basoen bideragarritasuna hobetzeko. Neurri honen barruan ondoko azpineurriak sartzen dira:
a) 08.1 azpineurria: Baso-sartzea eta baso azalera sortzea.
c) 08.3 azpineurria: Suteek, natur hondamendiek eta zorigaitzek eragindako kalteei aurre hartzeko laguntza.
d) 08.4 azpineurria: Suteek, natur hondamendiek eta zorigaitzek eragindako kalteak konpontzeko laguntza.
e) 08.5 azpineurria: Baso ekosistemak egokitzeko gaitasuna eta ingurumeneko balioa handitzeko inbertsioak.
f) 08.6 azpineurria: Basogintzako teknologietarako eta baso produktuak eraldatzeko, mobilizatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak.
3. 15. neurria: Baso ingurumeneko zerbitzuak, klima zerbitzuak eta basoen zaintza. Neurri honen barruan ondoko azpineurriak sartzen dira:
a) 15.1 azpineurria: Basoen ingurumen balioa handitzen duten landaketen Kudeaketa.
b) 15.2 azpineurria: Kanpoko espeziez osatutako baso landaketen ordez bertako basoak landatzea.
c) 15.3 azpineurria: Bertako basoen Kontserbazioa.
I ATALA. -04 NEURRIA: AKTIBO FISIKOETAN EGINDAKO INBERTSIOAK. DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN JARDUERAK, ZENBATEKOAK ETA EHUNEKOA, ONURADUNAK, BALDINTZA BEREZIAK ETA LEHENTASUN IRIZPIDEAK oinarria. 04.3 azpineurria: Azpiegiturak egitea basogintza garatzeko, modernizatzeko edo egokitzeko.
1. Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.
20. Azpiegiturak egiteko inbertsioak eta gastuak, baso sektorea garatzeko, modernizatzeko edo egokitzeko:
— Baso bideak eraiki eta hobetzea
Comentarios (0)