Sailkatu gabea

Hirigin­tza Departamentuko diru-lagun­tzak emateko deialdia Eraikinen Ikuskapen Teknikoa egiten lagun­tze­koak (E.I.T.) eta ikuskapen tekniko horren ondoriozko obrak egiten lagun­tze­koak.

Erlazionatutako irudia

Hirigintza Departamentuko dirulaguntzak Eraikinen Ikuskapen Teknikoa egiten laguntzekoak (E.I.T.) eta ikuskapen tekniko horren ondoriozko obrak egiten laguntzekoak, deialdia egitea, 2019ko maiatzaren 16an Udalbatzak onartutako Oinarrien arabera eta 2019ko irailaren 3an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 167zk publikatutakoak.

Diruz lagundutako jarduerak.

Diruz lagundu daitezkeen esku-hartzeak hauek izango dira: Jabekide Elkargo eskatzailearen titulartasuneko Eraikinaren Ikuskapen Teknikoari buruzko txosten-galdetegia eta irizpena, beharrezko zuzendaritza teknikoa eta zuzendaritza fakultatiboa, Ikusketa Irizpenean zehaztutako eta eraikinaren elementu amankomunak esku-hartzeak gauzatzen dituzten obrak, Eraikinaren EITan bereahala, oso premiazko eta premiazko obra gisa tifipikatutakoak, eta epe ertainean programatuak diren jarduketak, baldin eta eraikuntza osagaien bizitza erabilgarria modu adierazgarrian murrizten duen prozesuen arriskuak kendu edo murrizten badituzte; eta obren burutzapena eta amaiera 2019. urtean zehar gauzatu eta aurrekontu aurreikuspena amaitu bitarteko epean egitea.

Era berean, dirulaguntzaren objektu izango dira, 2019ko azaroaren 18 datan Eusko Jaurlaritzako «birgaitze bakanduko edo integratuko» dirulaguntza jasotzearen zain zeuden 2018. urtean zehar burutu eta amaitutako obrak. (info +)

Comentarios (0)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.
You need to agree with the terms to proceed

Te puede interesar