Deialdi honen xede den gauzazko laguntza aholkularitza espezializatu eta indibidualizatu bat izango da. Aholkularitza horrek barne hartuko ditu enpresa onuradunaren abiapuntuko egoeraren diagnostikoa, zibersegurtasun-auditoria, zibersegurtasun-plana ezartzeko proposamena, ezarritako neurrien jarraipena eta beharrezkoak diren beste jarduketa batzuen balorazioa. Aholkularitza aholkulari espezializatuek emango dute, enpresa onuradunekin banakako bilerak eginez, eta enpresa onuradun bakoitzeko banakako aholkularitzako 10-20 ordu izango ditu. EBO ♦ Activa Ciberseguridad Programa
Comentarios (0)