Sailkatu gabea

HORIZONTE EUROPA: Euskal I+G+B-rako aukerak

2021ko martxoaren 9an 09:30etatik 13:00etara

Horizonte Europa Europar Batasunaren 2021-2027 aldirako Ikerketa eta Berrikuntzarako Esparru Programa berria da. Esparru-Programa berri honek aukera oso ona eskaintzen dio Euskadiri nazioartean I+G+b sistema gisa hazteko.

Hiru zutabe nagusitan oinarritzen da: Zientzia Bikaina, Munduko Erronkak eta Europako Industria Lehiakortasuna eta Europa berritzailea. Azken zutabe horrek Europako Berrikuntzaren Kontseilua (EIC) aurkezten du berritasun nagusi gisa. Hiru zutabeek aukera ezin hobea eskaintzen dute euskal ikerketa eta berrikuntza nazioartekotzen jarraitzeko, hori baita Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean jasotako helburuetako bat.

Eusko Jaurlaritzak, Industria Teknologiaren Garapenerako Zentroarekin (CDTI) batera antolatutako saioan, Horizonte Europa esparru-programaren berritasun nagusiak aurkeztuko dira. Aldi berean euskal enpresek I+G+Bko nazioarteko proiektuetan parte har dezaten bultzatzeko baliabideak azalduko dira.

Egitaraua

09.30
Harrera saioa

– Alberto Fernandez, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Estrategia zuzendaria.
– Juan Antonio Tébar, EBko Programa eta CDTI-ko Lurralde Lankidetza zuzendaria (TBC)

09.40
Horizonte Europa programaren berrikuntzak (Misioak, lankidetzak, lehenengo deialdiak, ….)

– Guillermo Alvarez, CDTI

10.10
1. Klusterra. Osasuna

– Marta Gómez Quintanilla, CDTI

10.30
4. Klusterra. Digitala, Industria eta Espazio

– Enrique Pelayo (Digitala);
– Nieves González/Carlos Toledo (Industria);
– Andrea Pérez-Carro (Espazio)

11.10
5. Klusterra. Klima, Energia eta Mugikortasuna

– Juan Carlos García (Klima),
– Cristina Garrido (Energia);
– Juan Francisco Reyes/Julio Dolado (Mugikortasuna)

11.50
3. Zutabea. EIC. Europako Berrikuntza Kontseiluaren bizkortzailea

– Lucia Iñigo, CDTI

12.10
Horizonte Europa programan euskal parte-hartzea bultzada

– Cristina Oyón, Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun zuzendaria
– Innobasque: Cristina Ugarte

12.50
Galderak
 
13.00
Jardunaldiaren amaiera
(*)
Moderatzailea:

Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Estrategia Zuzendaritza.

Ekitaldiaren antolatzailea:

Comentarios (0)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.
You need to agree with the terms to proceed

Te puede interesar