Euskadiko ETEetan eredu zirkular bateranzko trantsizio-prozesua bultzatzeko
ETE Zirkularra 2021 laguntza-programaren helburua da:
- Eusko Jaurlaritzaren beste finantzaketa-programa batzuetan identifikatutako ekonomia zirkularreko jarduerak abian jartzen laguntzea, hala nola Berrindartzeko Programa Zirkularra, Ekoberrikuntza Zirkularraren Programa edo sektoreko lehiakortasun-zaintzako txostenak.
- Enpresa arteko lankidetzak sendotzea, ekonomia zirkularra bultzatzeko Europako tresna berriak jorratzeko.
- ETEen kokapena hobetzea marka berdearen bidez (ebaluazioa, jarduna eta ingurumen-komunikazioa).
- Enpresa-jarduera iraunkorrak sortzea, Euskadiren ekonomia berdea suspertzen, lehiakortasuna hobetzen eta enplegu kualifikatua sortzen laguntzeko.
- Lurraldearen ingurumen-erresilientzia handitzea balio-kate zirkular berrien bidez.
- Ekonomia Zirkularraren 2030erako Euskal Estrategiaren helburuak betetzea.
Xedea: Ekonomia zirkularreko metodo eta jardueren aplikazioa bultzatzea EAEko enpresa txiki eta ertainetan, gure inguruko eragileen gaitasunak eta ezagutza aprobetxatuz. Eskabideak aurkezteko epea: 2021eko azaroaren 30era arte (egun hori barne)Informazio interesgarria:
Laguntzen eragin pizgarria bermatzeko, erakunde eskatzaileak laguntza-eskaera aurkeztu ondoren hasten diren proiektuek soilik jaso ahal izango dituzte laguntzak.
Comentarios (0)