Agindu honen xedea da 2022ko ekitaldirako dirulaguntza deialdi bat egitea, G4, G5 eta G6 landatartasun-mailako landa-eremuen ekonomia garatzeko eta dibertsifikatzeko. Eremu horiek «Landa Eremuen Definizio Teknikoa» azterlanean daude zehaztuta, eta agindu honen I. eranskinean daude jasota.
2.– Agindu honen babespean ematen diren laguntzak ez dira itzuli beharrekoak izango.
Bigarrena.– Laguntza motak eta onuradunak.
1.– Laguntzaren xede izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuetan enpleguari eusten eta hura hazten laguntzen duten eta nekazaritzakoak ez diren jarduerak sortzeko eta garatzeko egiten diren inbertsio-modalitate hauek:
a) Nekazaritza-sektorearekin lotuta ez dauden jarduerak, baina sektore hori dibertsifikatzen dutenak. «Nekazaritza» kontzeptuak barne hartzen du nekazaritzakoa, abeltzaintzakoa eta basokoa dena, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legearen 4. artikuluko 1. apartatuarekin bat etorriz. Onuradunaren lanbide nagusiak nekazaritza izan behar du, abenduaren 23ko 17/2008 Legearen 4. artikuluko 14. apartatuan zehaztutakoaren arabera.
b) Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak eratu eta garatzea, Europako Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak egiten duen definizioaren arabera, bigarren eta hirugarren sektoreetako edozein eratako enpresak eratu eta sortzea eta autonomoetan alta emandako pertsona fisikoek garatutako proiektuak egitea, non eta inbertsioak ez diren bideratzen nekazaritzako produktuak eta elikagaiak ekoiztera, eraldatzera eta merkaturatzera. Garapen gisa ulertuko da produktibitatea gehitzen duen edo ekoizpen- edo negozio-ildo berria dakarren inbertsio oro. Laguntza-lerro honen onuradun izan daitezke deialdi honen xede diren landa-eremuetan kokatutako enpresak.
c) Enpleguaren sorrera garbia. Laguntza horien onuradun izan ahalko dira mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak, baldin eta nekazaritza-arlokoak ez badira eta landa-eremuetan kokatzen badira. Nolanahi ere, kasu bakoitzean aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboan xedatutako lanaldiaren % 50eko enplegua izan beharko da, gutxienez. Era berean, laguntzak jaso ahalko dituzte enpresa-izaera hartuko duten pertsona fisiko langabeek, baldin eta deialdi honen xede diren landa-eremuetan bizi badira eta nekazaritzakoa izango ez den beren autoenplegua sortuko duen proiektu bati ekiten badiote.
EREIN Pribatuak 2022 – Enpleguaren sorrera garbirako laguntzak (*)
EREIN Pribatuak 2022 – Nekazaritza-jardueren dibertsifikaziorako proiektuei laguntzak
EREIN Pribatuak 2022 – Mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen eratzeko eta garatzeko laguntzak
Epea: 2022/02/28 // 2022/01/28 (*) “enpluaren sorrera” ◊ EHAO
Comentarios (0)