Dirulaguntza horiek EAEko industria ingurumenaren ildoan berritzeko dira. Hori izanik aplikazio-eremua, helburu hauek lortzen lagundu nahi dute:
- Ekonomia zirkularraren bidez, berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea, ekoizpen-prozesuetako baliabideen efizientzia ere aintzakotzat hartuta.
- Lehengaien kontsumoa murriztea eta, bereziki, isur daitezen saihestea.
- Enpresa-jarduera iraunkorrak sortzea, EAEko ekonomiaren suspertze berdean lagun dezaten, baita lehiakortasuna hobetzen eta enplegu kualifikatua sortzen ere.
- Lurraldearen ingurumen-erresilientzia handitzea, merkatu globalean erreplikabilitate handia duten soluzio teknologiko berritzaileen bidez.
- Enpresen arteko lankidetzak sendotzea, Europako tresna zirkularrek dakartzaten erronkei eta aukerei hobeto erantzuteko.
Comentarios (0)