«Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) eta Landa Garapenerako Programen esparruan, Gipuzkoako Foru Aldundiak urteak daramatza Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategietan inbertitzeko dirulaguntzak ematen, landa garapeneko politikaren barruan. Politika horren lehentasunen artean dago nekazaritza ustiategien bideragarritasuna hobetzea, ustiategi horiek eraginkorrago eta errentagarriago bihurtuz, hala, ustiategi horietan bizi eta lan egiten dutenen bizi baldintzak hobetu daitezen.
Horrela, neurri hauen helburuak dira, batetik, nekazaritza ustiategien egiturak modernizatzea eta ekoizpen prozesuetan teknologia berriak sartzea, lehiakortasuna hobetzeko; bestetik, nekazaritza ustiategietan osasuna eta kalitatea bermatzea; eta, azkenik, ekoizpen sektorea gaztetzen laguntzea, sustatuz belaunaldi txandaketa. GAO
[:]
Comentarios (0)