Ekintzaile-komunitatea

nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitate-araubideetarako 2023ko ekitaldirako laguntzen deialdia

Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan 2023-2027ko Espainiako Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoaren esparruan jasota dauden «7131 – Nekazariek kalitate-araubideetan lehen aldiz parte hartzeko laguntzak» eta «7132 – Ekoizle-elkarteek barne-merkaturako ezarritako informazio- eta sustapen-jardueretarako laguntzak» emateko deialdia egitea 2023ko ekitaldirako.

Deialdi honen bidez, 2015-2022 aldirako Landa Garapenerako Programako 3.1 neurriko (Nekazariek kalitate-araubideetan lehen aldiz parte hartzeko laguntza) 5 urteko aldia bete ez zuten eta 2019., 2020., 2021. edo 2022. urteetan kalitate bereiziko programetara atxiki ziren pertsonen laguntza-eskaerei ere erantzun nahi zaie edo, ekoizpen ekologikoaren kasuan, urte horietako batean produkzio-orientazio berri bat txertatu zutenei.

– Nekazariek kalitate-araubideetan parte hartzeko laguntzak: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1028814

– Kalitate-araubideek estalitako produktuei buruzko informazio- eta promozio-jardueretarako laguntzak: https://www.euskadi.eus/servicios/1028815

 

EPEA: 2023/07/07  •  EHAA

 

Comentarios (0)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.
You need to agree with the terms to proceed

Te puede interesar