Ekintzailea bazara edo ekonomia zirkularraren arloan proposamen berritzaileren bat garatu nahi duen ETE bat badaukazu, Naturklimako «enpresa erronkek» aukera ematen dizute zure proposamen berritzailea sustatu eta bultzatzeko, zure enpresa edo proiektuaren erronka zehatz bati erantzuteko, klima aldaketaren aurkako borrokaren esparruan, baliabideen ekonomia zirkularraren ikuspegitik.
Naturklimako «enpresa erronken» helburua da Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainei laguntzea eguneroko jardunean aurre egin behar dieten erronkei (ekoizpen-prozesuak, produktuen berrikuntza, digitalizazioa, etab.) erantzuten, talentua bilatuz, bai enpresen barruan, bai enpresetatik kanpo; horri esker, lehiakortasuna hobetu dezaten eta negozio ideia berriak azaleratu ditzaten, lurraldean klima aldaketa prebenitzen eta hari aurre egiten laguntzeko. GAO
Comentarios (0)