Ekintzaile-komunitatea

Udaberri Fest Irunera iritsiko da maiatzaren 18an artisau azoka batekin

🌸 Badator UDABERRI FEST! 🌸

Maiatzaren 18an Udaberri Fest egingo dugu udaberria heldu dela eta natura zoragarri jarri zaigula ospatzeko.🌿Naturarekin eta parte garen komunitatearekin loturak sortu nahi ditugu.🌼

EGITARAUA

Maiatzaren 18an artisau eta artista taldea Sargia parkean elkartuko gara udaberria ospatzeko. Urtaro aproposa aldaketarako eta berrikuntzarako.

Irungo erdigunean dagoen espazio berde honetan denetarik aurkituko duzue: etxerako dekorazio objektuak, isagarriak, bitxiak, kosmetika naturala. Baita komikiak eta ilustrazioak ere, edota gogoa elikatzeko pelikulak.

Gainera, haur eta helduentzako jarduerak egongo dira, irakur txokoa txikienentzako eta aldaxkak trukatzeko gunea.

Kontsultatu Udaberri Festen jarduera-programa osoa hemen.

[:]

Te puede interesar