Ekintzaile-komunitatea

Ziurtatutako ekoizpen ekologikorako trantsiziorako laguntzak 2024

Laguntzaren xedea: Agindu honen xedea da ziurtatutako ekoizpen ekologikorako trantsiziorako laguntzetarako deialdia egitea 2024ko ekitaldirako.

Ziurtatutako ekoizpen ekologikorako trantsiziorako laguntzen barruan, lerro hauek ezarriko dira:

1.– «Ekoizpen ekologikoan sartzeko gidaliburuak» sortzen laguntzea; oinarrion II. kapituluan garatuta dago.

2.– Ekoizpen ekologikora bihurtzeko proiektuen bideragarritasun-azterlanak egiten laguntzea; oinarrion III. kapituluan garatuta daude.

3.– Erakusketa-jarduerak eta bisitak babestea; oinarrion IV. kapituluan garatuta daude.

4.– Ekoizpen ekologikora bihurtzeari buruzko aholkularitza integrala; oinarrion V. kapituluan garatuta dago.

5.– Ekoizpen ekologikoan espezializatutako aholkularitza; oinarrion VI. kapituluan garatuta dago.

6.– Ekoizpen konbentzionaleko nekazaritza-ustiategiak ekoizpen ekologikora bihurtzeko proiektuak garatzea; oinarrion VII. kapituluan garatuta daude.

EPEA: 2024/09/19  • EHAA   (INFO+)

Te puede interesar