Ekintzaile-komunitateaLehiaketakSariak

2024ko Hondarribiko Jai Nagusietako VIII. Erakusleiho Lehiaketa

2024ko Hondarribiko Jai Nagusietako VIII. Erakusleiho Lehiaketa

Hondarribiko Udaleko Turismo eta Merkataritza sailak “2024ko Hondarribiko Jai Nagusietako VIII. Erakuslehio lehiaketa” antolatu du, merkataritzaren bitartez hiriko giroa hobetzeko eta dekorazio hoberena duen saltokia saritzeko.

Deialdia

Maila bakarra “2024ko Jai Nagusietako Eraskusleihoa“.

Lehiaketan Hondarribian publikoari irekiak diren saltoki guztiek har dezakete parte, baldin eta erakusleihoa badute.

Izenematea

Izenematea doakoa da eta onarpen epea 2024ko abuztuaren 27an itxiko da (egun hau barne). Ezarritako epetik kanpo bidalitako izenemate orri guztiak gutxietsita geldituko dira.

Lehiaketan parte hartzen dutela egiaztatzeko ezaugarri bat emango zaie izena emandako saltokiei, eta erakusleihoaren toki ikusgai batean jarri beharko dute. Akreditazio hau ez badago partehartzailea lehiaketatik kanpo geratuko da.

Izapideak non egin

BAZ

BAZ

 Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia 943 11 12 13 – 943 11 12 11 Faxa: 943 11 12 50udala@hondarribia.eus 

Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00.
Ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:00 larunbatak: Itxita.

Fachada BAZ

Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea.

Lehiaketaren garapena

Garatutako gaiak jaietako giroarekin izango du zerikusia, eta askatasun osoa izango du teknika eta estiloari dagokionez.

Erakusleihoek 2024ko Abuztuaren 28tik Irailaren 11ra egon beharko dute lehiaketarako aurkeztutako dekorazioarekin, biak barne, eta establezimenduek hala nahi badute aurreko eta ondorengo egunetan ere bai.

Epaimahaiaeta kalifikazio irizpidea

Erakundeak epaimahai kideak izendatuko ditu, eta gaiari buruzko gaitasuna izango dute.

Epaimahaiak ebaluatzeko garaian ondoko ezaugarriak hartuko ditu kontuan:

  • Diseinua.
  • Sormena.
  • Irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena.

Epaimahaiak balorazioa egiteko establezimenduak bisitatuko ditu, eta puntuaketa 1etik 5era bitartekoa izango da. Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da eta 2024ko abuztuaren 31n jakinaraziko da emaitza.

Lehiaketaren parte-hartzaileek ezin izango dute epaimahaian parte hartu eta berariaz onartu beharko dituzte oinarriak.

Saria

Hiru sari emango dira:

  • 1.saria: 450,00 €.
  • 2.saria: 300,00 €.
  • 3.saria: 200,00 €.

Sariak jaso ahal izateko, bankuko zigilua duen kontu korronteko jabea dela dioen agiria ekarri beharko da izen-emate orriarekin batera. Sari hauei dagokien PEFZ kenduko zaie.

Sariak ezin izango dira partekatu bi establezimendu edo gehiagoren artean.

Onarpena

“Hondarribiko 2024ko Jai Nagusietako VII. Erakusleiho Lehiaketan” parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.

Informazio gehiago

 Deskargatu dokumentuak

[:]

Te puede interesar