Agindu honen xedea da ikerketa, berrikuntza eta kultura-arloko adierazpen garaikideekin konprometituta dauden eta bitartekaritza horretarako tresnatzat duten kultura eta gizarte arloko berrikuntza-proiektuei bideratutako dirulaguntzak emateko arauak ezartzea eta haien deialdia egitea. Proiektu horiek lagungarri izan beharko dute hurrengoetarako:
-
Sektore, arlo eta eragile desberdinen arteko baterako sorkuntza nahiz hibridazioa eta talentua sustatzeko, hartara gure inguruko sortze-gaitasuna ahal beste garatzearren.
-
Lan-inguruak eta plataforma teknologikoak erabiltzea elkarlan-moduak, ikerketa eta ekoizpena areagotzeko.
- Hainbat hartzaile eta ikus-entzulerengana jotzeko moduko harreman- eta artekaritza-modu berriak sortzea, hartara bizipen esanguratsu, bereizgarri eta kualitatiboagoak eragitearren.
- Praktika kulturaletatik abiatuta berrikuntza kultural eta sozialeko estrategiak planteatzen dituzten ekimenak garatzea.