Laguntza-erregimen hau itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak ematean datza, ikerkuntza industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektuak aurrera eramateko. Proiektu horiek izaera lehiakorra nahiz estrategikoa izan dezakete, eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sektorean eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2030 Planean jasotako espezializazio-esparruetan gauzatu behar dira.
Eskualde Garapeneko Europako Funtsak lagundurik finantzatzen dira laguntzok (EGEF).
[:]