“Hiruak Bat” Mugaz gaindiko proiektuak sustatzeko laguntzen deialdia zabalik
Oinarri hauen xedea da mugaz gaindiko proiektuak sustatzeko diru-laguntzak norgehiagoka bidez emateko modua arautzea. Honako ezaugarri hauek izan behar dituzte proiektu horiek:
—Turismoaren, ondarearen, kulturaren, hirueletasunaren, gazteriaren, kirolaren, gizarte-ongizatearen, hezkuntzaren, mugikortasunaren, ingurumenaren edo beste esparru batzuen arloko proiektuak, gure mugaz-gaindiko ingurunean lurralde-integrazioa lortzen laguntzen dutenak.
—Irun, Hondarribia eta Hendaia hirien parte-hartzea, eragina eta zabalkundea inplikatuko dituzten proiektuak.
—Lurralde-kohesioa, hiru udalerrietako biztanleen arteko elkar ezagutza eta trukea, eta bizitza soziala, kulturala eta asoziatiboa errazten duten proiektuak.
—Bidasoaren bi aldeetako erakunde publiko, pribatu edo elkarteen arteko mugaz-gaindiko lankidetza eta sare-jartzea sustatzen duten proiektuak.
—Bidasoa-Txingudiko mugaz-gaindiko lurraldean 3 hizkuntza ofizialen (euskara, gaztelania eta frantsesa) erabilera bermatzen duten proiektuak izatea.
EPEA: 2 hilabete • GAO